Sebastian Mora Caritas Espainia erakundeko idazkari nagusi ohi eta Comillaseko Pontifize Unibertsitateko etika-irakaslea aurretik be egonda da gure Eleizbarrutian. Iaz, Errekaldeko Arrosarioko Ama parrokian, Pobreen Munduko Eguna (PME) zala-eta egin zan saioan parte hartu eban.
📌”Hemos naturalizado el sufrimiento de las personas. Mueren miles de personas en el mar. En Gaza… y nos parece normal. Esto no es justificable” Sebas Mora en su conferencia de la #JornadaMundialDeLosPobres pic.twitter.com/voLN6ScbOL
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) November 18, 2023
Gizarte Asteak
Alkargunea barriro Bilboko Elizbarrutian. Kristinauak gune publikoan deritxon ekimena da Gizarte Asteena.
Espainiako Gotzainen Batzordeak sustatutako ekimena da.
Bilboko Elizbarrutian Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzak, Teologia eta Pastoraltza Institutuak eta Misionetako ordezkaritzak sustatzen dabe Alkargunea ekimena.
Aurtongo ekimenean Fratelli tutti entziklika izango da mintzagai.
BIhar Begoñan
Karidade eta Zuzentasunerako eta Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzek, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuagaz (ETPI) batera, antolatuta bihar Begoñan izango dan saioan parte hartu gura badozu, ondoengo orrian izena emon: LINK edo mezua idatzi helbide honetara: idtp@idtp.org