Begoñako Amatxuren jai liturgikoan, On Joseba Segura gotzaina buru izan da eguerdiko 12.00etan ospatu dan Meza Nagusian. “Nazinoartean tentsinoa gero eta handiagoa danean”, gotzainak Bakearen Erregina izan dau gogoan.
Gazan bizi daben egoera aitatu dau. Hamasek 1.000 lagun hil ondoren, egunez egun egiten dau gora “biktima zibilen kopuruak”. Gotzainak “atari zabalean dagoan munduko kartzelarik handien” lez ezagutzen dan eremuan gertatzen ari dan “sarraskian” jarri dau arreta.
Biktimak ez ahazteko, biktimei lepoa ez emoteko eskatu dau gotzainak eta ekintza zehatz batzuk be proposatu ditu, esate baterako, “gatazka-guneetan bake eta adiskidetzearen alde jarduten daben erakundeei lagundu”. Era berean, belaunaldi gazteak heztea ezinbestekotzat jo dau: “gatazken konponbidean eta giza duintasunaren errespetuan” hezi behar doguz eta, jakina, “eten barik otoitz egin”.
📌Ez emon bizkarrik Gazako biktimei!
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) October 11, 2024
📌¡No demos la espalda a las víctimas de Gaza! pic.twitter.com/ZviEJ0RWT8
Ezkutuaren inaugurazinoa
Begoñako Amatxuren egun honetan, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak datu historikoen arabera, Begoñako eleizateko lehenengo armarria irudikatzen dauan 1639ko grabatua irudikatzen dauan ezkutua inauguratu dau; parean, argibide-mahaia ipini dabe.
Yosu Meabebasterretxea artista eta harginak egin dauan hareharrizko eskultura hau Basilikaren alboan dago, Begoñako Errepublikaren antxinako Udaletxea egoan lekutik hurran.
Hareharrian landuta, ezkutuak -handia da, 3 metro baino gehiagoko altuera eta zortzi tonako pisua- datu historikoen arabera, Begoñako eleizateko lehenengo armarria irudikatzen dauan 1639ko grabatua irudikatzen dau.
📌Begoñako egunez monolito baten inaugurazinoa
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) October 11, 2024
📌Centenario de la anexión de Begoña a Bilbao. Inauguración del monolito conmemorativo. pic.twitter.com/pf8qVFW3OU
Garai bateko eleizatearen historian aldaketak izan ditu ezkutu horrek, baina beti gorde izan dau Andra Mariaren sena, Maria Birjinaren bertuteetako bat aitatzen dauan lilian irudikatuta. Izan be, ohikoa da Begoñako ezkutuak hiru, lau edo bost liligaz ikustea -aldi historikoaren arabera-. Kasu honetan bost lili agertzen dira.
Begoñako eleizatearen eranstea, Bilbon
2025.eko urtarrilaren 1ean osparuko da Deustu eta Begoñako eleizateak Bilbao Uribilduari esantsi jakozaneko mendeurrena. Egun horretan, orain dala ehun urte, bilbotar segizioa -udalbatzak, mazolariek, turuta-joleek eta atabalariek osotuta- 17 automobiletan joan zan errepublika bien antxinako udaletxeetara udal-barruti biez jabetzeko.
Begoñako Errepublikaren kasuan, Ernesto Allende alkateak Federico Moyua bilbotar alkateari eskura emon eutsan makila. Eranste-ekitaldiak Atxurin amaitu ziran, Diego Lopez de Haro Jn.aren eskultutaren aurrean Uri-gutuna irakurriz.
Eskultorea
Meabebasterretxeak berrogei urteko ibilbidea dau askotariko harri-materialen lantze, zizelkatze eta tratamentuan. Hain zuzen be, badago bere lanen bat edo beste Bilbon, esate baterako, Uribilduan deigarrienetakoa dana, Txikiteroen Ama Birjina, Pilota kaleak eta Andra Mari kaleak bat egiten daben lekuan -Alde Zaharreko leku horretatik bakarrik ikusi daiteke Begoñako basilika.
Arratsaldeko ospakizunak
Gaur arratsaldez, mezak ospatuko dira 17:00, 18:00, 19:00, 20:00 eta 21:00etan. Basurtuko Beti Jai Alai dantza taldeak 20:00etako mezan dantzatuko dau ‘Ezpata dantza’ Begoñako Andra Mariaren omenez.