16-10-2024 Miércoles, XXVIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Umeentzako ekitaldiak Santurtziko Urbegi eskaut taldearen eskutik
14.10.2024

Umeentzako ekitaldiak Santurtziko Urbegi eskaut taldearen eskutik

Santurtziko Urbegi eskaut taldeak antolatu dituan umeentzako jardunaldi biak arrakastatsuak izan dira eta "aurpegian irribarre zabala dabela" itzi ditu txikiak zein nagusiak, antolatzaileek amaieran adierazo ebenez. Parkeko oinezkoen ingurua eta Patronatu Ikastetxeko jolastokia umez bete ziran eta gogotsu parte hartu eben eurentzat beren-beregi pentsatutako jardueretan. Nabarmentzekoa da Santurtzi Pastoral Barrutiko (PB) EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sareko Patronatu Ikastetxearen eta Urbegi eskaut taldearen esku-hartzea.

«Eskaut pasaportearen» bidez aurkeztutako joko tradizionakak, gynkanas mapagaz, aurpegiak margotzekoak edo marrazkiak koloreztatzeko maiak izan ziran, besteak beste, dozenaka familia arratsalde dibertigarri biz gozatzera erakarri ebazan proposamenak.

Urbegi euskal taldetik esker ona adierazo deutse hurreratu eta parte hartu eben familia guztiei, eta bereziki Patronatu Ikastetxeari, “euren etxean abegi egiteagaitik eta gauzak erraz jarteagaitik. Aurrerantzean be, honako ekitaldiak antolatzeko eta alkarregaz hazteko eremuak sortzeko aukera izango ahal dogu!”.

Laster jakinarazoko dabe hurrengo jarduera noiz izango da. Bitartean, jakin-mina daukienek naurretik izena emon leikie, informazinoa zuzenean jaso daien.