09-11-2024 Dedicación de la basílica de Letrán
14.10.2024

GAZTEEN JUBILEUA

Datorren urtean ospatuko dan Jubileua dala-eta, uztailaren 28tik abuztuaren 3ra ospatuko dan GAZTEEN JUBILEUAREN inguruko barriak bialduko deutsueguz.

Eleizaren bizitzan, Jubileua beti izan da gertaera espiritual berezia, eleiz eta gizarte bizitzan garrantzi handia izan dauana. Datorren urteko Jubileua guztiz lagungarri izan daiteke itxaropen eta konfiantzazko giroa berrezartzeko, danok guztiz preminazkotzat joten dogun errenazimentu barriaren zeinu lez. Horregaitik aukeratu neban “Itxaropenaren erromes” goiburua, dinosku Frantzisko Aita Santuak Jubileua dala-eta idatzitako gutunean.

ARGIBIDEAK

  • Izen-emoteak Gotzainen Batzarren bidez zentralizatzea eskatzen dabe. Bakarrik Eleizbarrutietako taldeak, mobimentuak, kongregazinoak eta institutu sekular nazionalak onartuko dira. Ez da talde solterik edo bakarka doanik onartuko.
  • Ez da katekesirik antolatzea aurreikusi, baina askatasuna emoten dabe gura daben Gotzainen Batzar eta Eleizbarrutiek antolatu daien.
  • Hilero argitaratuko dabez edukiak prestaketa espiritualerako.
  • Erromako parrokietan, ikastetxeetan, pabiloietan…, hartuko da ostatu.
  • Hizkuntzaren arabera (espainiera, italiera, ingelera eta beste batzuk) prestatuko dira ostatu-eremuak.
  • Otorduak uriko jatetxeetan trukatu ahal izango diran txartel bidez izango dira. Zapatu eta domekako bazkariak ‘piknik’ erakoak izango dira, GMEan lez.

PARTE HARTZEKO ERAK 

1. AUKERA 

  • Uztailak 29 (martitzena): urteera jatorrizko lekuetan. Bidaia autobusez Erromaraino gelditu barik (gidari bi).  
  • Uztailak 30 (eguaztena): Erromara iritsi.
  • Uztailak 31: espainiarren biltzarrean parte hartu. 
  • Abuztuak 1: Jubileuko ekitaldietan parte hartu (penitentzia-ekitaldia).
  • Abuztuak 2: Tor Vergatara joan eta Otoitz-beila.
  • Abuztuak 3: Eukaristia Aita Santua buru dala eta Elizbarrutietara bueltatu. 
  • Abuztuak 4/5: Bilbora heldu. 

Otorduak barru:  

  • Txartela
    • Eguazteneko afaria
    • Eguen eta barikuko bazkaria eta afaria
    • Zapatuko bazkaria
  • Gosariak ostatu hartu dan lekuan
  • Piknik Tor Vergata 
    • Zapatuko afaria
    • Domekako gosari eta bazkaria

LAGUN BAKOTXEKO 465 ETA 560 BITARTEAN (jatorrizko lekuaren arabera)

2. AUKERA (garraioa norbere kontura)

  • Uztailak 30 (eguaztena): Erromara iritsi arratsaldez. 
  • Uztailak 31: espainiarren biltzarrean parte hartu. 
  • Abuztuak 1: Jubileuko ekitaldietan parte hartu (penitentzia-ekitaldia).
  • Abuztuak 2: Tor Vergatara joan eta Otoitz-beila. 
  • Abuztuak 3: Eukaristia Aita Santua buru dala eta Elizbarrutietara bueltatu norbere kontura.a. 

Otorduak barru, 1. AUKERAN jasoten danez. 

LAGUN BAKOTXEKO 165€ (Erromatik ibiltzeko autobus barik)

JARDUNBIDEA

  • Ume eta gazte pastoraltzarako taldeari urriaren 19a baino lehen jakinarazo ze aukera hautatu dan,hemen. 

IZEN EMOTEAK 

  • Parte hartzeko gitxieneko adina, 16 urtetik aurrera (2009an jaiotakoak). 
  • Parte hartzeko gehienezko adina, 35 urtera arte (1990an jaiotakoak); arduradunek bakarrik izan leikie urte gehiago. 

Zalantzarik izan ezkero, haur eta gazte pastoraltzarako taldeagaz hartu-emonean jarri helbide honen bideez: infanciajuvetnud1@bizkeliza.org

Ondo izan