17-10-2024 Jueves, XXVIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Ebanjelioa millennialei aurkeztu”, Estrella Morenoren eskutik
17.10.2024

“Ebanjelioa millennialei aurkeztu”, Estrella Morenoren eskutik

Estrella Moreno Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) zuzendariak berbaldia eskainiko dau zapatuz, urriak 19, ebanjelioa millennial deitutakoei aurkeztearen inguruan. Algortan izango da, hirukoiztarren parrokian, 10:00etan. Hain zuzen be, Estrellak 2023an aurkeztu eban doktore-tesia goiburu honegaz: “Identidades líquidas y conversión cristiana: la propuesta del evangelio a la generación millennial”.

Millennial deitutakoak -berbaldiaren aurkezpenean azaldu dabenez-, 80ko eta 90eko hamarkaden artean jaiotako belaunaldia dira. Gaur egun, 40 urte inguru daukiez; prestaketa handia daben gazte-helduak, hiper-konektatuta dagozanak, lanean ezegonkortasun handia jasaten dabenak, despolitizatuak baina sozialak, bardinzaleak genero-harremanetan eta erantzunkideagoak, baina etxebizitza eta familiaren arloan egonkortzeko zailtasunak dabezanak.

Haur eta gazte katekesiaren inguruko aita eta amak dira, senar-emazte barriak… “Ezin geinke esan belaunaldi horrek gugaz ez dauala zerikusirik”. 

Estrella Moreno