08-12-2024 Inmaculada Concepción de Santa María Virgen
Bizkeliza 5 Fede-zabalkunde eta Katekesia 5 Parte hartu gura dozu gazteen Jubileuan?
16.10.2024

Parte hartu gura dozu gazteen Jubileuan?

'Itxaropenaren Ohiko Jubileua 2025' datorren abenduaren 24an hasiko da, Frantzisko aita santuak San Pedro Basilikako "Ate Santua" zabaldu daianean. Frantzisko aita santuak  “Spes non confundit/Itxaropenak ez dau huts egiten” buldaren irakurketaren bidez deitu eban 'Itxaropenaren Ohiko Jubileua 2025'. Gazteen Jubileua uztailaren 28tik abuztuaren 3ra izango da. Joango zinateke?

Fede-zabalkunde eta Katekesirako Eleizbarrutiko Ordezkaritako gazte pastoraltzarako sailetik argibideak emon dabez 2025ean Erroman ospatuko dan gazteen Jubileuan parte hartu gura dabenentzat:

  • Izen-emoteak Gotzainen Batzarren bidez zentralizatzea eskatzen dabe. Bakarrik Eleizbarrutietako taldeak, mobimentuak, kongregazinoak eta institutu sekular nazionalak onartuko dira. Ez da talde solterik edo bakarka doanik onartuko. 

  • Ez da katekesirik antolatzea aurreikusi, baina askatasuna emoten dabe gura daben Gotzainen Batzar eta Eleizbarrutiek antolatu daien. 
  • Hilero argitaratuko dabez edukiak prestaketa espiritualerako.
  • Erromako parrokietan, ikastetxeetan, pabiloietan…, hartuko da ostatu. 
  • Hizkuntzaren arabera (espainiera, italiera, ingelera eta beste batzuk) prestatuko dira ostatu-eremuak. 
  • Otorduak uriko jatetxeetan trukatu ahal izango diran txartel bidez izango dira. Zapatu eta domekako bazkariak ‘piknik’ erakoak izango dira, GMEan lez. 

Parte hartzeko erak: 

1, aukera:

  • Uztailak 29 (martitzena): urteera jatorrizko lekuetan. Bidaia autobusez Erromaraino gelditu barik (gidari bi).  
  • Uztailak 30 (eguaztena): Erromara iritsi.
  • Uztailak 31: espainiarren biltzarrean parte hartu. 
  • Abuztuak 1: Jubileuko ekitaldietan parte hartu (penitentzia-ekitaldia).
  • Abuztuak 2: Tor Vergatara joan eta Otoitz-beila.
  • Abuztuak 3: Eukaristia Aita Santua buru dala eta Elizbarrutietara bueltatu. 
  • Abuztuak 4/5: Bilbora heldu. 

Otorduak barru:  

  • Txartela
    • Eguazteneko afaria
    • Eguen eta barikuko bazkaria eta afaria
    • Zapatuko bazkaria
  • Gosariak ostatu hartu dan lekuan
  • Piknik Tor Vergata
    • Zapatuko afaria
    • Domekako gosari eta bazkaria

LAGUN BAKOTXEKO 465 ETA 560 € BITARTEAN (jatorrizko lekuaren arabera)

2. aukera (garraioa norbere kontura)

  • Uztailak 30 (eguaztena): Erromara iritsi arratsaldez. 
  • Uztailak 31: espainiarren biltzarrean parte hartu. 
  • Abuztuak 1: Jubileuko ekitaldietan parte hartu (penitentzia-ekitaldia).
  • Abuztuak 2: Tor Vergatara joan eta Otoitz-beila. 
  • Abuztuak 3: Eukaristia Aita Santua buru dala eta Elizbarrutietara bueltatu norbere kontura.a. 

Otorduak barru, 1. AUKERAN jasoten danez. 

LAGUN BAKOTXEKO 165€ (Erromatik ibiltzeko autobus barik)

Jardunbidea: 

  • Ume eta gazte pastoraltzarako taldeari urriaren 19a baino lehenago jakinarazo ze aukera hautatu dan, hemen.

Izen-emoteak:

  • Parte hartzeko gitxieneko adina, 16 urtetik aurrera (2009an jaiotakoak). 
  • Parte hartzeko gehienezko adina, 35 urtera arte (1990an jaiotakoak); arduradunek bakarrik izan leikie urte gehiago. 

Zalantzarik izan ezkero, haur eta gazte pastoraltzarako taldeagaz hartu-emonean jarri helbide honen bidez: infanciajuventud1@bizkeliza.org