Marije Calvo Karidade eta Zuzentasunerako Eleizbarrutiko Ordezkaritzako Migrazinoetarako saileko arduradunak amaieran nabarmendu ebanez, “adin desbardinetako hogeta hamar lagun inguru batu dituan saioan, abegia, hurkotasuna eta senidetasuna bizi izan doguz”.
Saioari hasiera emoteko, harrera egin jaken bertaratutakoei, pasta batzuk dastatuz. Ondoren, bikoteka, aurkezpen eta hurbiltzerako dinamika garatu zan eta, ostean, bateratze-lana egin eben taldeka, “gure amets eta ilusinoak eta gure ingurukoenak agertzeko”. Kau honetan be, “amets eta ilusino horreek geure egin genduzan arretaz entzunez eta otoitz eginez”.
Batzarrari amaiera emoteko, baterako otoitza egin eben gaztelaniaz eta arabieraz eta alkarregaz kopau bat hartu eben. Azaldu ebenez, “lagungarri izan da hartu-emonerako”.