Eranskinak:
«Behartsuaren otoitza Jainkoarenganaino iristen da» (ik. Ben Sirak 21, 5) goiburua dauan mezua idatzi dau Frantzisko aita santuak egun honetarako. Bere esanetan, “Pobreen Munduko Eguna, ezinbesteko hitzordua da eleiz alkarte osoarentzat. Huskeriatzat jo behar ez dogun pastoral aukera da, fededun guztiak behartsuen otoitza entzutera bultzaten ditu-eta, euren presentzia eta preminaz jabetuz”.
Frantzisko aita santuaretzat, gainera, “aukera ona da behartsuei laguntasun zehatza emongo deutsen ekimenak burutzeko eta behartsuenen alde gogo biziz jarduten daben boluntarioei autormena eta babesa eskaintzeko”. Mezua osorik: hemen.