08-12-2024 Inmaculada Concepción de Santa María Virgen
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bilboko Eleizbarrutiak bat egingo dau Pobreen Munduko VIII. Egunagaz
28.10.2024

Bilboko Eleizbarrutiak bat egingo dau Pobreen Munduko VIII. Egunagaz

Datorren azaroaren 17an ospatuko da Pobreen Munduko VIII. Eguna, Frantzisko Aita Santuak deituta. Karidade eta Zuzentasunerako ordezkaritzatik dei egin dabe egun hau kontuan hartu daigun, parte hartzea eta alkartzea ahalbidetuko daben jarduerak eginez. Gainera, alkarteetarako, taldeetarako eta domeketako ospakizunetarako jardunbidea jasotzen dauan material hau eskuragarri jarri dabez.

Eranskinak:

«Behartsuaren otoitza Jainkoarenganaino iristen da» (ik. Ben Sirak 21, 5) goiburua dauan mezua idatzi dau Frantzisko aita santuak egun honetarako. Bere esanetan, “Pobreen Munduko Eguna, ezinbesteko hitzordua da eleiz alkarte osoarentzat. Huskeriatzat jo behar ez dogun pastoral aukera da, fededun guztiak behartsuen otoitza entzutera bultzaten ditu-eta, euren presentzia eta preminaz jabetuz”.

Frantzisko aita santuaretzat, gainera, “aukera ona da behartsuei laguntasun zehatza emongo deutsen ekimenak burutzeko eta behartsuenen alde gogo biziz jarduten daben boluntarioei autormena eta babesa eskaintzeko”. Mezua osorik: hemen.