31-10-2024 Jueves, XXX semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Pobretasuna eta honen arrazoiak agertuko dabez ‘Bizkaia isilik’ bilkuretan
30.10.2024

Pobretasuna eta honen arrazoiak agertuko dabez ‘Bizkaia isilik’ bilkuretan

Antolatzaileen esanetan, "urrian, gure gizarteko multzo esanguratsuan eragin nabarmena dauan POBRETASUNA eta berau eragiten daben ARRAZOIAK agertu gura doguz. Euskadin, batez be Europatik kanpoko herrialdeetatik datozan etorkinengan dau pobretasunak eraginik latzena, izan be, gizatalde horretako %41,1 pobreak dira, Ikuspegiren azken txostenaren arabera. Datu honen larritasunaren erakusle, egora berean dagozan bertako herritarren kopurua %4,3koa dala". 

Hori holan dala, Bizkaia isilik bilkurak sustatzen dabezanen esanetan, “egiturazko desbardintasun hau ez da halabeharrezkoa, gizatalde ahulenen bazterketa betikotu egiten dauan eta, azken urteetan ikusi dogunez, etorkinei neurriz kanpo eragiten deutsien krisialdietan areagotu egiten dan gizarte-ekonomia sistemaren emaitza baino”.

Bilkura isilak 19:30etan egingo dira, ohiko lekuetan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleipean; Balmasedan, San Severino plazan; Getxon, Telletxe plazan (metroaren ondoan) eta Zornotzan, Herriko plazan.

Gainera, bilkuretan, Ekialde Ertaineko gerra eta, bereziki, Libanori eragiten deutsana gogoratu gura dogu. Herrialde honek 1,5 miloe errefuxiatu siriar, 400.000 palestinar eta 160.000 langile etorkin hartu izan ditu baldintza oso eskasetan eta orain, israeldarren erasoa hasi zanetik, larrialdi humanitario suntsitzailea bizi dau eta milaka familia geratu da beharrizan gorrian”. 

Bizkaia isilik ekimenak deituta, hurrengo bilkura azaroaren 27an -eguaztena- izango da.