Kalean da Comunicación-Alkarren Barri aldizkariaren azaroko alea.
Besteak beste, Eleizbarrutiaren 75. urteurrenaren, Oroimenaren Egunaren eta Caritas Tabiraren 25. urteurrenaren barri emoten dau.
Azaroko alean, BizkaiBira jarduerari eskainitako sailari hasiera emon jako.
Alkarren Barri aldizkarian harpidetzeko: hemen.
Mezaren Egunerokoa-Ordinario de la Misa
Mezaren Egunerokoa – Ordinario de la Misa, ele bitan.
Lontzo Zugazaga Euskera saileko arduraduna arduratu da argitalpenaz.
Jubileua 2025
Erromesaldietarako Bilboko Eleizbarrutiko Sailak erromesaldia egingo dau Erromara Jubileua dala-eta.
Martxoaren 24tik 27ra.
Bidaiaren prezioan ekarpen solidarioa be egiten da.
100 leku dagoz.
‘Bizkaia isilik’ bilkurak
‘Bizkaia isilik’ bilkurak egin dira ohiko lekuetan.
Pobretasuna eta eragiten daben arrazoiak gogoan izan dabez.
Euskadin, batez be kanpotik datozanek jasaten dabe pobretasuna.
Arteagako San Lorentzo
San Lorentzoren eskultura gotikoa barriztatu gura dabe.
600 urte inguru ditu.
Egitasmoak 700.000 euroko dirulaguntza jaso dau Turismo, Industria eta Merkataritza Ministeriotik.
Domu Santu Eguna
Gotzaina izango da buru Domu Santu Egunez, Derioko kanposantuko kaperan ospatuko dan Eukaristian.
Gogoan izango dabez urtean hildakoak eta hildako guztiak.
Mendekotasunak dabezan pertsonen aldeko jardunaldia
Gizakia Fundazinoaren eskutik.
Bizkaiko Eleizak arlo horretan egitendauan lanaren garrantzia nabarmendu gura da.
Ignacio Palacio da Gizakia Fundazinoko zuzendaria eta bere esanetan Eleizak bazterretan egon behar dau.
Pobreen Munduko Eguna
Azaroaren 17an ospatuko da Pobreen Munduko VIII. Eguna.
Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzatik egun horretarako lagungarriak prestatu dabez.
Bibliari buruzko tailerra Berrizen
Berrizen, Bibliari buruzko tailerra egingo dabe Estela Aldave Medranok gidatuta.
Tailerrari buruz gehiago jakiteko eta izena emoteko: 681 215 481 / info@barnezabal.org
Hauxe da Astekoak, asteko barrien labuepena