Bilboko Gotzaitegian jakin danez, barriro be deiak egin dabez gotzainaren lekua hartu, bere ahotsa erabili eta dirua eskatuz.
Idazkaritza Nagusitik barriro nabarmendu danez, gotzainak alkarte erlijiosoei sekula ez deutse deitu, ezta deituko be, dirua eskatzeko.
Era berean, iruzurren bat egon daitekelakoan, gotzaitegiagaz harremanetan jartzeko eskatzen da, eta, edozein ordainketa egin bada, dagokion salaketa jarteko.