08-12-2024 Inmaculada Concepción de Santa María Virgen
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Askotariko jarduerak izan dira asteburuan, Eleizbarrutian
11.11.2024

Askotariko jarduerak izan dira asteburuan, Eleizbarrutian

Hona hemen, Eleizbarrutiaren Egunaren haritik ateburuan egin diran jardueretako batzuk:

Atzo ospatu zan Eleizbarrutiaren Eguna Bizkaiko parrokietan. 2023ko pastoral eta ekonomia datuak jasoten dituan liburuxka banatu jaken eleiztarrei.

Beste alde batetik, azaroan 10ean, Oroimenaren Eguna ospatzen danez, Bilboko udalak gogoan izan ebazan terrorismoaren eta indarkeria politikoaren biktimak. Bake eta adiskidetzerako BIlboko Eleizbarrutiko batzordeko kide bat partaide dauan bake eta bizikidetzarako Foro Bilbao erakundeko kideek parte hartu eben.

Oroimenaren Eguna 2024
Lusi Mari Vega bake eta adiskidetzerako Eleizbarrutiko batzordeko arduradunak parte hartu eban ekitaldi instituzionalean

Durangon, Vicente Zavala jesuita gogoratu eben

Azaroaren 8an, barikuz, Durangoko Arrupe aretoan osptu zan ekitaldian, gogoan izan eben Vicente Zabala abade jesuita, bere heriotzaren 20. urteurrenean. Dionisio Larrañaga, Iñaki Loinaz eta Vicente Vide abadeel gogora ekarri eben jesuita, “Vicente Zavala” kultur alkarteak antolatuta, jente ugari batu eban saioan. 

Omenaldia Vicente Zabalari

HOAC mobimentuaren Eleizbarrutiko batzarra

Ekintza Katolikoko Langile Ermandadeak (HOAC) Bizkaiko mobimentuak batzarra ospatu dau. Arduradunen esanetan, batzarra “oinarrizko eremua da Bizkaiko Eleizako langileen mobimentuaren alkarte bizitzaren eta antolamenduaren sustapenerako”.

Hogeta hamabost militantek parte hartu eben, 2023-2025rako egitasmoari begira martxan jarritako prozesu nagusien inguruan jardunez. Jorge Torralbo mobimentuko Eleizbarrutiko presidentearen esanetan, prozesuok “lagungarri dira garana eta egiten doguna sendotzeko”. 

HOAC
HOAC
HOAC

Hainbat gai joratu eben: sektoreen sustapenerako prozesua, bategiteko eremuak, mobimentuaren erantzunak laneko eremuan gertatzen diran bidegabekeriei, “lana zaindu, bizia zaindu” kanpaina sendotzeko.

Montxo Lopezen esanetan, zehazki, Bizkaiko HOAC mobimentuak onartu dauanez, militanteen egitasmo ebanjelizatzaileak alderdi honetan jarriko dabe arreta: “Behin-behineko lana eta langabezia pobretasun eta bazterketaren eragile eta zailtasunen iturri lez, langileen familiek biziaren aldeko gizarte egitekoa garatu ezinik itziz”.

HOACek ‘Bizkaia isilik’ ekimenaren bilkurakaz be bat egiten dau, laneko ezbeharretan hildakoak gogora ekarten ditu eta pentsinodunen aldarrikapenak be babesten dabez, beti be ahalik eta gizabanako eta gizatalde gehienakaz hartu-emona izan eta benetako aldaketa eragiteko.

Sarbidea HOACen

HOAC mobimentuaren zabalkundea eta mobimenturako sarbidea be aztertu ziran, kristau eta langile gehiago sartu daiten taldean.

Honen haritik, Begoña Cerrato zabalkunderako arduradunak azaldu dauanez, online eremuaz be baliatu gura dabe, “eretxi eta gogoetak batera jarteko, Eleiza gero eta gehiago agertu daiten langile munduan”.

Marian Garcia heziketarako arduradunaren esanetan, HOAC mobimentuak “20 lagunetik gora dauka sarbidean Romo, Errekalde eta Erandion”. Mobimentuko laiko eta kontsiliarioek laguntzen dabe taldeetan erakundeak eratutako Sarbiderako Heziketa-egitasmoan oinarrituta.

HOAC mobimentuak, beste azterketa bati be ekin deutso: emakumearen egitekoa Eleizan eta gizartean. 2025eko uztailera arte luzatuko da prozesuan, mobimentuak taldeen ekarpenak jasoko ditu eta ondorioen agiria prestatuko dau

Mobimentuaren finantzaketari dagokionez, 2025eko gastuen aurrekontua onartu dau. “Militanteek askatasunez egiten dabez ekarpenak eta horixe da finantzaketa-iturria”, Josu Sagastigordia antolaketa eta alkarte bizitzarako arduradunak azaldu dauanez. 

Eleizbarrutiaren Eguna eta BAGARA prozesuaren hasiera Portugaleten

Portugalete Pastoral Barrutia (PB) eratzeko alkarte bereizketarako prozesuari ekin jako. Belen Rodero Portugalete PBko ekipo ministerialeko kide eta BAMeko uniertsitate zabalkunderako arduradunak azaldu dauanez, “ebanjelioko emakume alargunaren antzera, arlo, talde edo errealitate bakotxak bere txanpon biak aurkeztu ditu, egitekoan jarten dogun guztia”.

Ospakizunaren amaieran, keinua egin eben: Goazen kurtso hasierako ekitaldian danak islatzen ebezan oihalak altxatu ebezan: “gure aniztasunetik, alkarregaz Eleiza eraikiz Portugaleten, eta Barri Ona iragarriz mundu honetan”. Atzo jatsi egin ebezan, eta talde edo errealidade bakotxak berea jaso eban, prozesu honetan lantzeko, “kurtsoaren amaieran barriro altxatu daigun gure geroko alkartea ahalbidetuko dauan egitasmoagaz”.

Taldeetan ez dagozanei oihal-zati bana emon jaken, kurtsoan zehar alkarte osoaren lanean pentsatu eta otoitz egin daien: “lan hau gure alkartea eraikitzeko baliagarri izan daiten”. 

Portugalete
Portugalete
Portugalete
Portugalete
Portugalete

Filipinar alkartearen Eukaristia

Atzo, domeka, Romo-Areetako San Jose Langilea parrokian.

Filipinar alkartea
Filipinar alkartea

Omenaldia Mendatan

Atzo, Mendatako San Migel parokian, esker ona adierazo jaken Maria Antonia Elorrietari eta bere alaba Maitaneri Eukaristiaren amaieran. Oparia eta alkartearen txalo-zaparrada jaso ebezan hamarkadetan emondako laguntzagaitik. 

Mendata ama-alabak
Omenduak eta Jose Mari Kortazar lurraldeko bikarioa

Iñaki Loinaz, Vicente Vide y Dionisio Larrañaga, junto a un busto del P. Vicente Zavala.