08-12-2024 Inmaculada Concepción de Santa María Virgen
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 200 lagun inguru erlejinoarteko I. biltzarrean
11.11.2024

200 lagun inguru erlejinoarteko I. biltzarrean

Zapatuz, 200 gazte inguruk parte hartu eban gazteen erlejinoarteko I. biltzarrean. Gotzaina eta Bilboko imama bertan zirala, gazteek otoitz egin eben, hausnartu, kontatu eta bizi-lekukotasunak entzun. Azken baten, askotariko kultura, erlejino eta jatorritako gazteek goiz atsegina igaro eben. Beste alde batetik, 'Gaztenahiak' taldeko gaztetxoek eta euren begiraleek Gurutzetako Mariaren Bihotz Garbia parrokian ospatu zan "Gaztegauan" igaro eben zapatu gaua. 

Miribillako parrokiako lokalak egun desbardina igarotzeko prest egozan gaztez bete zan. Goizeko hamarrak eta erdietan zan hitzordua, eta apurka-apurka jentea batzen hasi zan, batzuk gitarragaz, beste batzuk eskauten lepokoagaz, txikiren bat ama edo aitaren eskutik…

Helburu bakarra eben, hau da, ‘bategiteko dendan’ parte hartu, jatorri eta kultura desbardinetako gazteak.

Minutuko isilunea eta otoitza

Ekitaldiari hasiera emon aurretik, minutuko isilunea egin zan Levante ingurua astindu dauan DANAren biktimen alde. Gazako eta beste hainbat lekutako gerretan hil diranak be gogoan izan ebezan.

Miguel Angel Esnaola ekumenismorako ordezkariak gidatutako erlejinoarteko otoitza egin zan, gotzainaren eta Bilboko meskitako imanaren partaidetzagaz.

Lekukotasunak

Gazteek beste hainbat gazteren lekukotasuna entzun eben: de Khalid, Marokokoa; Freddy, Hondurasekoa; Nerea, Bilbokoa; María, Zaragozakoa eta Omar, Senegalekoa. Benetako lekukotasunak, zirraragarriak izan ziran eta bat baino gehiago hunkitu zan entzutean. Bizipen batzuk oso gogorrak izan ziran eta bertaratutakoen jakin-mina biztu eben, galderei eskainitako tartean ikusi zanez.

Emozino-kudeaketarako tailerra

Txemi Santamaría  Lagungo fundazinoko kideak gidtu eban tailerra. Emozinoen kudeaketan jarri eban arreta, izan be, “adimen-osasuna da gazteriaren arduretako bat”, antolatzaileek adierazo ebenez. 

Amaitzeko, alkarregaz bazkaldu eta zuzeneko musika-emonaldia izan eben.

Barakaldoko gazteriak bat egin dau Eleizbarrutiaren Egunagaz

Domeka goiez, “Gaztegaua” egin ondoren, gazteek familia Eukaristia ospatu eben. Eleizbarrutiaren Egunaren haritik, gazteek eta katekesiko umeek bat egin eben alkarteagaz. 

Errekarte-Entre Ríos

Jose Alberto Guemes Errekarte-Entre Ríos Pastoral Barrutiko moderatzailea buru zala ospatu zan Eukaristia. Mari Mar Vazquez Tojo Fede-zabalkunde eta Katekesirako PBko arduradunak amaieran nabarmendu ebanez, “alkarteak jai handia ospatu dau, Eleizbarrutiaren 75. urteurrenagaz bat eginez eta DANAk eragindako biktimak gogoan izanda”. 

Errekarte-Entre Ríos
Errekarte-Entre Ríos
Errekarte-Entre Ríos
En el encuentro participaron cerca de 200 jóvenes