15-11-2024 Viernes, XXXII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Hunkipen eta esker onez betetako agurra Getxoko karmeldarrei
14.11.2024

Hunkipen eta esker onez betetako agurra Getxoko karmeldarrei

Esker oneko meza hunkigarria. Monjak, txundituta, agurreko eleizkizunean batu zan jentetzagaitik. Eleiztarrak, triste, eurak joatean, amaiera emongo jakolako mende erdi baino gehiagoko historiari. Sor Felisa nagusiak esker ona adierazo eban jenteak erakutsitako maitasunagaitik eta, batez be, itxaropentsu agertu zan, bokazinorik ez izatean komentua itzi egin behar badabe be, "ondo izango garalako, Jainkoaren eskutik goazalako".

San Jose komentua Getxoko Andra Mari inguruan dago, bide estuaren amaieran, Muru mendixkan (Zientoetxe). 

Atzo ez zan somatzen bertan ohiko nasaitasuna, makina bat auto eta jente batu zalako bertan, gotzaina buru zala eta hainbat fraile eta abade bertan zala ospatu zan esker oneko Eukaristian parte hartzeko.

Eukaristia Getxoko karmeldarrak
Fraile karmeldar eta hirukoiztarrak

Gotzainaren homilia

On Joseba Segura izan zan buru Eukaristian, Jon Korta karmeldarren ordenako probintziala eta Felix Larrondo lurraldeko bikarioa ondoan ebazala. Getxoko monjek, Probintziako beste komentu batzuetako ahizpakaz batera, korutik parte hartu eben ospakizunean. 

Gotzainak monjen doea, lekukotasuna, zerbitzua eta eskaintza gogoratu ebazan homilian.

Gotzainaren esanetan, ezinbestekoa da otoitza, “en una sociedad, donde lo que parece inútil a los ojos del mundo, el poder transformador del silencio, es un elemento central”.Gracias por estas hermanas fieles y perseverantes – esan eban gero-. Un tiempo también para agradecer a los bienhechores y a la feligresía de la comunidad”.

Amaitu aurretik, monjen legatuak beste leku batzuetan eta gure bihotzetan iraungo ebala esan eban eta edadean aurrera doazan monja honeek bakez eta euren egitekoa beteta beste leku batzuetara joango dirala behar daben arreta jaso ahal izateko.

Eukaristia karmeldarrak Getxo
Homilia

Ospakizuna amaitu ondoren, monjek kopau bat hartu eben eleiztarrakaz.

Hiru monjek 90 urtetik gora dabez eta beste hiruk 80 beteta daukiez. Bost Zaldibarko monasteriora doaz; bi Errioxara eta zortzigarrena Nafarroako zentro erlijioso baten biziko da.

La superiora con una hermana de la comunidad