08-12-2024 Inmaculada Concepción de Santa María Virgen
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Karmeldar oinutsek agur esango deutse Getxori
12.11.2024

Karmeldar oinutsek agur esango deutse Getxori

Getxoko karmeldar oinutsen klausurako komentua itxi egingo da, bertan hirurogei urte inguru emon ondoren. Zortzi moja edadetu bizi dira San Jose alkartean eta beste alkarte batzuetara joango dira behar daben arreta eta laguntza jasoteko. Gotzaina izango da buru bihar arratsaldeko bostetan ospatuko dan esker oneko Eukaristian. Sor Felisa Etxaniz komunidadeko nagusiak Bizkaia Irratiari eskainitako alkarrizketan adierazo dauanez, "ez da erabaki erraza izan, baina bakez bizi dabe" 

San Jose komentuko komunidadea badoa Getxotik 58 urteren buruan.

“Orain dala urte batzuk arte”, luzaroan, auzotar asko joaten zan monjengana euren erlauntzetako eztia edo ortuariak erostera edo eurakaz batera Eukaristia ospatzera.

Orain, joateko erabakia hartu dabe, nagusiak Bizkaia Irratian esan dauanez, “daborduko ez dago bokazinorik eta nahitaezkoa zan erabakia hartzea, ezin zan gehiago atzeratu”.

Hiru monjak 90 urtetik gora dabez eta beste hiruk 80 beteak. Bost Zaldibarreko monasteriora joango dira; bi, Errioxara eta zortzigarrena, Nafarroako etxe erlijioso baten biziko da.

Lagun askok esan dau bihar On Joseba Segura gotzaina buru dala ospatuko dan Eukaristiara joango dala. Gotzainaren bisitak asko poztu dau egun gatxak igaroten diharduan alkartea. 

Historia

Andra Mari inguruan kokatuta, komentua ez da oso antxinakoka, 1966.eko abuztuaren 24an zabaldu zan-eta. Komentuaren planoak Angel Gortazar arkitektoak egin ebazan. Urrechua familiarena zan hiru hektareatako azalera eban lursailean eraiki zan. Lehenengo harria, 1964ko abuztuaren 24an ipini zan, San Bartolome egunez. 1965eko apirilaren hasieran hasi ziran komentua eraikitzen. 1966ko abuztuaren 12 baten, monjek 1930etik hasita bizileku eben Santutuxuko komentua itzi eta Muru mendixkako Otizmendi aterpetxera joateko.

Klausurako 11 komentu Bizkaian

Getxoko komentua itxita, Bizkaian, emakumeen klausurako 10 monasterio dagoz eta gizonezkoen bakarra (Ziortzako monasterioa).

Gaur egun, Bizkaian klausurako 100 monja eta monje inguru dagoz. Aurton, lehenengo aldiz, baterako ospakizuna izan dabe, Pro Orantibus jardunaldian, Durangoko monasterioko tenpluan. 

Pro orantibus 2024
Gotzaina klausurako monjakaz Durangoko topaketan

Convento Carmelitas Getxo