15-11-2024 Viernes, XXXII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Aurkeztu da Abendualdiko puzzlea
15.11.2024

Aurkeztu da Abendualdiko puzzlea

 Eleizbarrutiak azaroaren 8an aurkeztu ebazan Abendualdirako lagungarriak. V. bikaritzan aurkeztu dabez, hain zuzen be, joan dan astean Gernikan izan zan ekitaldian. Aurton, lau piezaz osotutako puzzlea osotzea da xedea. Abenduaren 1ean hasita, lau domekatan burutuko da jardueta eta bakotxean puzzlearen pieza bat jarriko da. "Alkartea, zerbitzua, iragarpena eta ospakizuna" arloetan eredu diran pertsona edo errealitateak identifikatuko dira piezaz pieza.

Abendualdiko puzzlearen proposamena egin da Eleizbarrutiko hainbat errealitatetan. V. bikaritzako blogean jakitera emon dabenez, joan dan astean lagungarriak aurkeztu ebezan. 

Nabarniz, Altamira, Murueta, Forua, Muxika eta Ajangizen Hitzaren ospakizunak gidatzen dabezan emakumeen puzzle osoaren irudia jaso eben. 

2024ko Abendualdirako lagungarriak
2024ko Abendualdirako lagungarriak. Fitxak EEEaren erronkei lotuta dagoz kolore eta edukiari dagokienez eta domeka bakotxean bat ipiniko da.

Domeka bakotxean, pieza bat

Hauxe da proposamena: lau domekatan, abenduaren 1ean hasita, ingurura begiratu eta “eredu edo izar” diran pertsonak edo eremuak identifikatu. Holan, izena eta aurpegia jarri gura jake “zerbitzu, alkarte, ospakizun edo iragarpenean” eredu diran istorioei. 

EEEaren sustapenerako taldeak dei egin dau, ospakizun, katekesian, taldeetan…, astez aste dagokion fitxa jarteaz batera, Ebanjelioa irakurri eta bakarka zein taldean gogoeta egin daiten.

Baliabideak hemen

Las

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: