19-11-2024 Martes, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Migueli kantautorearen kontzertua barikuan, Muskizen
19.11.2024

Migueli kantautorearen kontzertua barikuan, Muskizen

Migueli kantautoreak kontzertua eskainiko dau datorren barikuz, azaroak 22, Muskizeko Meatzari aretoan, 19:30etan, Gatz eta Argi komunitatearen eskutik. Komunitateko kideek dei egin dabe kantautorearen kontzertura -sarrera doan- koateko. Euren esanetan, "urte asko daroaz musikari lotuta eta bere umorea, gizarte konpromisoa eta biziaren aldeko grina kontzertuetan be agertzen da".

“Enamorao de la vida, aunque a veces duela”

“Enamorao de la Vida, aunque a veces duela” da Miguel Matin “Migueliren” lehenengo liburu argitaratu barriaren izenburua. Kantautoreak bidaia egiten dau bizitza eta musika haritzat hartuz: “bere bizitzako doinuak, bat egiteak, agurrak, biziaren aldeko baldintza bako maitasuna, bizitzaren atsekabe eta poztasunak agertzera emoten ditu”.

Ez da oroitzapenen bilduma hutsa, bizitasunez bizitzeko, une guztiak estimatzeko, ezusteko leku eta esperientzietan edertasuna bilatzeko deia baino.

Gatz eta Argi

Gatz eta Argi komunidadea 1986an sortu zan meatze-inguruan, hain zuzen be, Gallartan eta Urtuellan. Bertam. sendotzako talde batek fedean sakontzea erabaki eban eta “Gatz eta Argi” deitutako lagungarriak lantzen hasi zan. Ideia eta taldea hazi egin ziran eta, azkenean, heziketarako erabilitako liburuaren izena jarri eutsen euren taldeari. Beranduago, Muskizen eta Trapagan sortu ziran taldeak. 

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Musika