Gaur inauguratutako eskultura-multzoa Guggenheim Museoaren eta Euskadi plazaren artean dago, lorategi inguru baten. Bake eta Bizikidetzarako Bilbao Foroak -bertako kide da, Eleizbarrutia ordezkatuz, Galo Bilbao- bere sasoian egindako eskaeraren emaitza da.
Ekitaldian, Dori Monasteriok (ETAk hil eban Fermin Monasterioren alaba) eta Ines Nuñez de la Parte (poliziaren gehiegikeria eta tratu txarren eraginez hil zan Francisco Javier Nuñezen alaba) jarri deutse ahotsa biktimei. Biok partaide dira Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko batzordeko kide eta Luis Mari Vega batzodekok arduradunak be parte hartu dau ekitaldian.
📌Biktimen ahotsa
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) November 18, 2024
📌Dori Monasterio e Inés Núñez de la Parte, hijas de víctimas y miembros del Foro por la paz y la convivencia y de la comisión de paz y reconciliación de la diócesis de Bilbao, agradecen la iniciativa e invitan a familiares de las víctimas a participar en el… pic.twitter.com/F6VwPeGTK9
Biktimen omenez eta eurak oroitzeko gaur inauguratu dogun leku hau autorpenerako, oroimenerako eta urte luzez ezkutatuta egon diran gertaerak agertzera emoteko eremua da guretzat.
(Dori Monasterio)
`Atalase´, oroimenerako eskultura-multzoa
Eskultura-multzo berezia da, ezaugarri eta neurri bereziak dituana eta orain arte ez da holakorik izan Euskadin. Hogeta bi tona ditu, erdian dago eskultura nagusia, altzairuzkoa eta marmolezko bost banko be badagoz, alkateak esan dauanez, “hausnarketarako, alkartzeko eta bakerako”.
Aurrerantzean, Bilbon, hementxe ospatuko da azaroaren 10ean, Oroimenaren Eguna.
Zazpi urte daroaguz indarkeriari zilegitasuna kenduko deutsan oroimenaren alde egiteko eremua eraikitzen. Giza eskubideen urraketa larriak jasan dabezan biktimen, euren autorpenaren eta erreparazinoaren aldeko konpromisoa dogu.
(Ines Nuñez de la Parte)