Jose Antonio Sanchez Gorostiza atzo hil zan Bilboko Erruki-etxean. Lizentziaduna Filosofia eta Letretan eta Moralean, soziologian diplomatu zan Erroman.
Ezagutu ebenen esanetan, gizon “adeitsua, lagunkoia eta konfiantzazkoa” zan. Baita edukazino onekoa be eta “ez zan bere senetik ataraten”, abade-etxeko langileek esan dabenez.
Biografia
Poitiersen (Frantzia) jaio zan 1937an, eta 1962an egin zan abade Derioko Seminarioan. Abade egin eta Gallartan jardun eban abade lakunkide lez urte bitan. Handik Etxebarriko San Antonio parrokiara bialdu eben eta gero Turtziosera. 1968tik 1972ra, Portugaleteko Nazareteko Andra Mari parrokiako taldean egon zan. 1972tik 1979ra Erroman eta Bartzelonan egon zan ikasketak egiten eta handik bueltan Lutxanan jardun eban bost urtez. 1984tik 1989ra abade lagunkide izan zan Bilboko San Nikolas parrokian. Hurrengo bost urteetan, Santiago, San Anton eta San Nikolas parrokietako abade taldeko kide izan zan eta San Nikolas parrokian, arduradun izan zan lehenengo eta parroko gero (1994-1999). Beranduago, Joan Santuak eta Kristo Errege parrokietako parroko izan zan eta parrokiako bikario Deustuko San Pedro eta Arangoiti parrokietan. 2002an, San Biente Abade-etxeko zuzendari izendatu eben.