21-01-2025 Martes, II semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Euskaliten Urrezko A Kudeaketa Aurreratuan Somorrostro ikastegiarentzat
12.12.2024

Euskaliten Urrezko A Kudeaketa Aurreratuan Somorrostro ikastegiarentzat

EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean dagoan Somorrostro ikastegiak,Eusko Jaurlaritzaren autorpena jaso dau EUSKALITen bidez, "Bezeroak" elementuan Kudeaketa Aurreratuaren sariagaz.Sari-banaketa atzo ospatu zan Euskalduna jauregian eta bertan izan ziran, Mikel Jauregi industria, trantsizino energetiko eta jasangarritasunerako sailburua, Nerea Melgosa ongizate, garteria eta erronka demografikorako sailburua, Alberto Martinez osasunerako sailburua eta Maria Begoña Pedrosa  hezkuntzarako sailburua. Azken honek emon eutsan saria Javier Laiseca Somorrostro ikastegiko xuzendariari. Argia Fundazinoari be emon eutsen urrezko A saria. 

EUSKALIT erakundeak 3 erakunderi egin eutsen autorpena “Kudeaketa Aurreratuaren” sariaz. A sariak emon ebazan eta baita diplomak be. Somorrostro  ikastegiak 2021ean be jaso eban A saria “gizartea” elementuan, 2022an “estragegia” elementuan eta 2023an, barrikuntzan. 

Aurtengo ekitaldian, A&B LABORATORIOS DE BIOTECNOLOGÍA erakundeari barrikuntzaren saria emon deutse, SOMORROSTRO IKASTEGIARI bezerpem saroa eta MUTUALIARI 2. saria gizartea arloan. 

Urrezko A jaso dabenak: PREOCA aholkularitza-etxeak, EUSKADIKO PARKE TEKNOLOGIKOAK, SPRI-ENPRESA-GARAPENERAKO EUSKADIKO AGENTZIAK eta ARGIA FUNDAZINOAK. Argazkiak: hemen.

Era berean, 56 erakundek Kudeaketa Aurreratuaren diploma jaso eben, arlo horretan erakutsitako konpromisoagaitik.

Somorrostro ikastegiak bere kudeaketa-sistema ebaluatzeko eta hobetzeko darabil eredu hori eta EUSKALITen ebaluaketaren ostean emon deutse saria. 

Euskal saria kudeaketa aurreratuari

Eusko Jaurlaritzak emoten dau sari hau eta kudeaketa aurreratuan nabarmendutako enpresa eta erakundeek jasoten dabe ESKALITen bidez. 

María Begoña Pedrosa, consejera de Educación, entregó el premio a Javier Laiseca, director del Centro Somorrostro.