21-12-2024 Sábado, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bizkaian, abenduaren 29an emongo jako hasiera Urte Santuari
18.12.2024

Bizkaian, abenduaren 29an emongo jako hasiera Urte Santuari

Frantzisko aita santuak abenduaren 24an emongo deutso hasiera mundu osoko Eleizak ospatuko dauan Jubileuari. Hurrengo domekan, abenduak 29, lekuko Eleizetan emongo jako hasiera Urte Santuari. Bilboko Eleizbarrutian, esate baterako, hasierako ohikunean prozesinoa egingo da Bilboko San Nikolas eleizatik 11:30etan hasita Jubileu tenplua dan Santiago katedraleraino; bertan, Eukaristia ospatuko da 12:00etan. Erromesaldian buru, Joan Santuak eleizan egoan XVI. gizaldiko Kristo Kurutziltzatuaren irudia joango da.

Bizkaiko Eleizan, 2024ko azken domekaz, hain zuzen be, Familia Santuaren egunez, ospatuko da Jubileu Urteari hasiera emongo deutsan eleizkizuna. Urte Santuaren hasierako Meza Nagusia Santiago katedralean ospatuko da, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru dala. 

Urte Santua, gainera, Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrenagaz batera ospatuko da. Hori dala-eta, datorren urteko pastoral kurtsoaren hasieran, Elorrioko basilika be jubileu tenplu bihurtuko da. ‘Goazen 2025’ ekitaldia, irailaren 27an izango da. 

Zer da Jubileua?

Aita santuek normalean 25 urtez behin deitzen daben Urte Santua da. Norbere zein alkartearen barritze espiritualari bide emoten deutso. “Bideari lotzeko” deia da. Hori dala-eta, Urte Santuari hasiera emongo deutsan eleizkizunaren aurretik egingo dan erromesaldiak, esangura berezia dau. 

Prozesinoa kurutze esanguratsuagaz

San Nikolas eleizatik katedraleraino egingo dan prozesinoan buru joango dan Kristo Kurutziltzatua 1555ean egin eben Beaugranten tailer franko-flandiarrean. Katedralean, altara-aldean ipiniko da eta hantxe egongo da Jubileu Urte osoan fededunek gurtu daien.

Egurrezko Kristo polikromatu hau Joan Santuak jatorriko tenpluan, izen bereko ospitalearen ondoan, egon zan. Baina, eraikin hau bertan behera itzi eben 1770ean egoera negargarrian egoalako. Deitura hau ordena kanporatu ondoren hutsik geratu zan jesuiten eleizari ipini jakon eta bertara eroan ziran altzariak be, besteak beste, Kristo hau.

Ez da ezagutzen hasieran eleizako zein lekutan jarri eben; prozesinoetarako irudi lez erabili ebela uste da. Gaur egun, Eleiz Museoan gordeta dago.

Katedrala, jubileu tenplua

Santiago tenpluan jubileua “jaso” ahal izango da. Astelehenetik domekarea, 18:00etatik 19:00etara, neguko ordutegian. Era berean, adiskidetzearen sarkamentua hartu ahal izango da eta 19:00etan Eukaristia ospatuko da.

Jubileu Soziala Bizkaiko lurraldeetan

Aita Santuak Urte Santua iragarteko atara dauan Buldan, Jubileuaren gizarte alderdia ospatzeko be eskatu dau. Bilboko Eleizbarrutian, jarduerak antolatu dira bikaritzetan, fededunek erromes joateko eta konpromiso eta itxaropenezko zeinua eskaintzeko aukera izan daien. 

Egutegia eta egitasmoak

  • 22 marzo, Comedor social (Barakaldo)  

  • 5 de abril, Etxepel (Durango)  

  • 31 de mayo, Fundación Argia (Getxo) 

  • 14 de junio, Residencia Calzada (Gernika)  

  • 18 octubre, Fundación Gizakia (Gordexola)

Azaroak 15. Bilbao (Pobreen Munduko Eguna)

La Cruz, procedente de la iglesia de los Santos Juanes, estará expuesta en la catedral y volverá al Museo de Arte Sacro