Barriak

Etiquetado como: Jubileua

26.12.2025

Jubileu Urte Santuaren amaiera Bizkaian

Frantzisko aita santuak 2024ko abenduaren 24an emon eutsan hasiera 2025ean mundu osoko Eleizan ospatu dan Jubileuari. Handik egun batzuetara,2024ko abenduaren 29an, lekuko Eleizetan emon jakon hasiera Urte Santuari. Bilbon, San Nikolas eleizatik Santiago katedralera egin zan prozesinoagaz emon jakon hasiera ohikuneari eta katedralean Eukaristia ospatu zan gotzaina buru zala. …

15.10.2025

Itxaropenaren txalupa Gordexolan lehorreratu da

Datorren zapatuz, urriak 18, "Erromesaldia" egingo da II. bikaritzan (Enkarterri). Gizakia Fundazinoak mendetasunak dabezan pertsonakaz egiten daben lana izango da "itxaropen-ikur". Ekitaldia eleizbarrutiko bikaritza guztiak zeharkatzen diharduan eta datorren abenduaren 28an Santiago katedralean burutuko dan Jubileuaren Gizarte Alderdiaren testuinguruan egingo da. 

04.10.2025

Gotzaina eta Misinoetarako ordezkaria, Misino-jubileuan, Erroman

"Itxaropenean misiolari herrien artean" goiburuaren haritik ospatuko da gaur eta bihar mundu osoko milaka misiolari batuko dituan Jubileua Erroman. On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Misinoetarako eta Eleizagazko Lankidetzarako Espainiako Gotzainen Batzarreko Gotzain Batzordeko presideak be parte hartuko dau ekitaldian, Manuel Heredia Misinoetarako Bilboko ordezkariagaz …

24.07.2025

Eleizbarrutiko 140 gazte inguruk parte hartuko dau Jubileuan, Erroman

2025ean, Eleizak, Frantzisko Aita Santuak deitu eban Itxaropenaren Jubileua ospatzen dihardu. Datorren astean, gazteak izango dira protagonista, uztailaren 28tik abuztuaren 3ra Gazteen Jubileua ospatuko da-eta Erroman. On Joseba Segura gotzainak be parte hartuko dau Gazteen Jubileuan eta Bilboko eleizbarrutitik doan taldeagaz izango da hainbat unetan, esate baterako, …

26.04.2025

Eleizbarrutiko ordezkaritza langileen Jubileuan, Erroman

Jubileu urte honetan, maiatzaren lehenengoagaz bat, langileen Jubielua ospatuko da Erroman (maiatzaren 1etik 4ra). Langile Pastoraltzarako Espainiako Gotzainen Batzarreko (EGB) Batzorde Aholkulariko kideek parte hartuko dabe Mons. Abilio Martinez gotzain arduradunagaz batera. Langile Pastoraltzarako eleizbarrutiko arduradun eta Batzorde Aholkulari horretako kide dan Maite …

20.03.2025

Bizkaian, Barakaldon ospatuko da gizarte Jubileuaren lehenengo ekitaldia

2025ean Eleizak Jubileu Urtea ospatzen dihardu Frantzisko Aita Santuak deituta. Bilboko eleizbarrutian, joan dan abenduaren 29an emon jakon hasiera Jubileuari, Bilboko Alde Zaharra zeharkatu eban prozesinoagaz eta santiako katedralean ospatu zan Eukaristiagaz. Hainbat jarduera dago antolatuta urte berezi honetarako, esate baterako datorren astean, martxoaren 24tik 28ra, On …

25.01.2025

Eleizbarrutiko ordezkaritza Komunikabideen Batzarrean, Erroman

2025eko Jubileua dala-eta, aurton Erroman ospatuko da Gizarte Komunikabideetarako Eleizbarrutietako ordezkaritzen batzarra. Dorleta Alberdi komunikazinorako saileko zuzendaria eta Begoña Kareaga sail horretako kidea dira Erroman batzarrean parte hartzen. Atzo, urtarrilak 24, Saleseko San Frantzisko kazetari eta komunikatzaileen egunez emon eutsen hasiera saioei eta bihar …

30.12.2024

Urte Santuaren inaugurazinoaren irudiak

Atzo inaugurau zan Urte Santua munduko Eleizbarruti guztietan. Bizkaiko Eleizeak Bilbon egin eban ospakizun ekitaldia. Prozesinoa egon zan San Nikolas eleizatik katedralera eta bertan ospatu zan mezea. Urtarrilaren 5ean egingo dira ospakizunak Bizkaiko lurraldeetan.

04.11.2024

Zabalik da Eleizbarrutitik Erromara egingo dan erromesaldian izena emoteko epea

Joan danastean barri emon zanez, Erromesaldietarako Bilboko Eleizbarrutio sailetik bidaia antolatzen dihardue Erromara, Frantzisko Aita Santuak "Itxaropenak ez dau huts egiten” bitartez deitu dauan Ohiko Jubileuan parte hartzeko. Bidaia martxoaren 24tik 27ra (4 egun - 3 gau) eta On Joseba Segura Bilboko gotzainak be parte hartuko dau. Gaur zabaldu da erromesaldianparte …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2581 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
24.06.2026

«Mi vida en la Amazonía ecuatoriana» liburuaren aurkezpenerako egun barria

Joseba Bakaikoa fraile kaputxinoak "Mi vida en la Amazonía ecuatoriana. Crónicas de un misionero" bere liburua aurkeztuko dau bihar -ekainak 25, eguena-, Bilboko San Francisquito parrokian (Fika, 70. Bilbao), 19:00etan. Orain dala aste batzuk egitekotan ziran aurkezpen-ekitaldia, baina Bakaikoaren osasun-arazoek atzeratzea ekarri eben. 

24.06.2026

Bertan behera geratu dira Bilkura Isilak

Gaur arratsaldez, hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, ez da 'BIzkaia isilik' bilkurarik egingo "errefuxiatu eta migratzaileek jasaten dabezan bidebakokeriak salatzeko". Bizkaian, 9 lekutan egiten dira, 19:30etan. Bilbon, Arriaga plazan eta Ibarrekolandan; Galdakaon, Iturrondon; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Getxon, Telletxen eta Zornotzan, Herriko plazan.

23.06.2026

Kontzertu bi San Bizente eleizako organoa zaharbarritu ondoren

Maiatzaren 26an berinaugurau zan 1984an Aquilino Amezuak egindako organoa Abandoko Bizente Martiriaren eleizan. Ekitaldiaren buru on Joseba Segura gotzaina izan zan. Kontzertua bertako parrokiako organo jolearen esku egon zan: José Ramón Rodríguez Vadillo. Berinaugurazinoa dala-ta, beste kontzertu bi programau dira. Lehenengoa eguen honetan izango da eta hurrengoa uztailean.

23.06.2026

Emilio Avellanal abadea hil da, "bihotz onekoa eta zintzoa"

El presbítero diocesano Emilio Avellanal Gutiérrez ha fallecido este sábado, 20 de junio, en Bilbao, a los 97 años de edad y 72 años de vida sacerdotal. Su funeral se celebrará mañana miércoles, a las 20:00 h., en la parroquia de San Jorge, de Santurtzi.
23.06.2026

Kanpai-errezitaldia, Begoñan eta ospakizunak, Gaztelugatxen, San Joan egunaren inguruan

Gaur, ekainak 23, San Joan Bateatzailearen egunaren bezperan, kanpai-errezitaldia ospatuko da 18:45etan, Begoñako basilikan. Gura dabenek, basilika aurreko zabalunetik jarraitu ahal izango dabe ekitaldia. BIhar -ekainak 24, eguaztena-, Gaztelugatxeko San Joan ermitan Eukaristiak ospatuko dira 6:30etan, 7:30etan, 8:30etan eta 12:00etan. Gainera, ermitara joaterik ez dabenen eskariei erantzunez, Eukaristia bi ospatuko dira Bermeoko San Frantzisko parrokian, 9:00etan eta 12:00etan.

22.06.2026

Lan-kanpamentua Berrizen, 16 urtetik gorako gazteentzat

Berrizko Mesedetako Misiolariek (BMM) lan-kanpamentua antolatu dabe aurton be, 16 urtetik gorako gazteentzat. Arduradunen esanetan, "zerbitzu, bizikidetza eta norbere hazkunderako jarduera" izango da, hain zuzen be ekainaren 28tik uztailaren 4ra. Leku batzuk geratzen dira. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: hemen.

22.06.2026

Kurtsoaren amaiera eleizbarrutiko Seminarioan

Joan dan barikuz, ekainak 19, kurtsoko azken ekitaldia izan zan Bilboko eleizbarrutiko seminarioan. On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru zala egin zan ekitaldiri hasiera emoteko, Ignacio Fernandez errektoreak kurtsoko oroitza-txostena aurkeztu eban, urteko une gogoangarriak nabarmenduz, besteak beste, abadegaiak Iruñara lekualdatzea ikasketak egitera.

21.06.2026

Astekoak, asteko barrien laburpena

Astekoak, asteko barri nagusien ikus-entzunezko laburpenak bizkeliza.org webean argitaratutako barri nagusiak jasotzen ditu.
20.06.2026

Erlejinoen arteko hartu-emona, jasangarritasuna eta ekologia irakasle izango diranen heziketan

Ekainean aurrera goazala, ikasturtea amaitzen ari da ikastegi guztietan. Begoñako Andra Mari Irakasleen Eskolan (BAM) egindako balantzean, zera nabarmendu dabe: "seihilekoan oinarri izan diran hazkunde pertsonala eta aniztasunaren errespetua". 

19.06.2026

Arratiako parrokiak Urkiolara doaz erreguteak egitera

Arratiako parrokietatik erromesaldia egingo da bihar Urkiolako santutegia. Artea, Zeanuri, Lemoa, Ubidea, Bedia, Areatza, Igorre, Dima eta Arantzazuko 200 fededun inguru batuko da bihar "Enbor beretik, hosto anitz" goiburua ardaztzat hartura. 

Emaitzak orrialdeka