“Bibliagaz otoitz egin” goiburuaren haritik, urtarrilaren 16 eta 30ean -eguenez-, 19:00etatik 20:30etara, heziketarako saio bi izango dira Areetako Santa Ana parrokiako lokaletan. Luis Mari Vega Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko kide eta Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko Batzordeko arduradunak gidatuko ditu saio horreek.
11.01.2025
Teologia-heziketa lurraldeetan
Kurtso honetan, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Insitutuak (ETPI) heziketarako jarduera barria jarri dau martxan lurraldeetan. Arduradunek azaldu dabenez, saio monografikoak dira eta "euren heziketa eguneratu gura daben kristauei eta, orokorrean, pastoral eragileei zuzenduta dagoz".