21-01-2025 Martes, II semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Erandion, “hizkuntza eguneratzeko” prestatzen dihardue
20.01.2025

Erandion, “hizkuntza eguneratzeko” prestatzen dihardue

Datorren eguaztenez, urtarrilak 22, 19:00etan eta Erandioko San Agustin parrokiako lokaletan, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaren (EEE) lehentasunetako baten sakontzeko saioa izango da: "Kultura anitzez bustitako gure gizartean fedearen barri emoteko bide barriak sustatu". "Comunikar la fe en la ciudad secular. Teología de la comunicación" (2013) liburua idatzi dauan Vicente Vide abadeak gidatuko dau saioa. 

Vicente Vide Eleizbarrutiko abadeak Basaurin jarduten dau pastoralgintzan eta irakasle da Deustuko Unibertsitatean. 

Gaia interesgarritzat jota, parrokiako batzaorde eta ekipo ministerialetik dei egin dabe bertan parte hartzeko. Saioan “proposamen hau egingo da eta argibideak eskainiko dira, geure errealitatea kontuan hartuta gure alkarteetan ze jardunbide izan geinken ikusteko”.

Vicente Videri buruz

Elorrion jaio zan 1966ko otsailaren 2an. Teologia-katedraduna da Deustuko Unibertsitatetik. Erlejinoaren Filosifiaren, Hizkuntzaren Filosofiaren, Oinarrizko Teologiaren eta Agerkundea eta Fedearen irakasle Deustuko Unibertsitatean. Vide Zientzia Erlijiosoetarako Bilboko Eleizbarrutiko eta Deustuko Unibertsitateko Goi Institutuko zuzendaria da. Deustuko Unibertsitateko Teologia-Fakultateko dekanorde izan zan 2001etik 2004ra eta 2009tik 2015era eta Teologia Sistematikoa saileko zuzendari 2006tik 2009ra.

2003rik 2004ra eta 2010etik 2012ra Espainia eta Portugaleko Teologia-dekanoen batzordeko presidente izan zan. Gaur egun, Fedearen doktrinarako EGBeko gotzain batzordeko batzorde teologiko aholku-emoileko kide da.

Abenduaren erdian, Vide aita santuagaz izan zan, Erroman ospatu zan teologia-biltzarrean.

Vicente Vide Frantzisko aita santua agurtzen
Vicente Vide Frantzisko aita santua agurtzen