Jose Agustin Maiz parrokoa buru dala ospatuko dira datozan lau asteetan Lekeitioko basilikatik emongo diran lau mezetan.
1854an, sasoian frantziar organogilerik onena zan Aristide Cavaille-Collek eraiki eban organoak lagunduko deutso domekako liturgiari. Organo erromantikoen aitzindari eta egilerik onenentzat joten da berau.
Urteen buruan, musika-tresna hau hondatu egin da eta, horretaitik, alkartea osotu dabe, barriztapen-prozesua martxan jarteko.
Mezenas bila
`Lekeitioko Organoen Lagunak´ alkarteak `aitabitxi´ eta `amabitxi’ bila dihardu, 600.000 euro inguruko kostua dauan barriztatzeari aurre egiteko.
Izan be, organoa “piezaz bieza desmuntatu behar dabe eta organo erromantikoetan aditua dan organo-konpontzaileren baten tailerrera eroan”. Hona hemen ekarpenak egiteko bideak:
Kutxabank
Bizum: LEBAOR ES 15 2095 0050 3191 2378 3521
Tf.: 665 701 722
Email: lebaorlekeitio@gmail.com