San Blas egunez lagun asko batu da Abadiñon herri eta eleiz egitarauan parte hartzeko. Nekazaritza- eta abeltzaintza-azokan batu dira baseritarrak. Han izan dira gazteak be, asko saltzaile lanetan, ikasketa-bidaiarako diru apur bat atara guran. Bedarra mozteko roboten ezaugarriak azaltzen be ibili da bat edo beste. Talogileak atseden hartu barik ibili dira eta erosleak pazientziaz beteta, ilaran bat lortu guran. Baserriko gauzak eta abelburuak izan dira salgai.
📌Giro alaia eta jentetsua Abadiñon #Sanblas pic.twitter.com/nmHoesFhie
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) February 3, 2025
Eleiztarrak eleizara hurreratu dira kordelak, ogiak edo kandelan bedeinkatzera. Mari Carmen edo Felisa, esate baterako, Arratzuko nagusien alkarteak jarritako autobusean heldu dira.
Irantzu Iturriagaetxebarria Abadiñoko parrokiako erreferenteak azaldu dauanez, meza amaituta , danetik bedeinkatzen da, bai gauzak eta bai pertsonak be, eta horretarako san Blasen erlikia-ontziaz baliatzen dira.
📌Meza Nagusia hasi da Abadiñon San Blas eguna ospatzeko.
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) February 3, 2025
📌Comienza la misa mayor en Abadiño. Día de San Blas. #75urte #etorkizunaribegira pic.twitter.com/oge6jWNm7u
Alex Alonso lurralde bikario izan da buru meza nagusian. Kordelen bedeinkapenaren zentzuna azaldu dau, “sineskeria edo ohituratik harag2 dagoala esanez.
San Blas eguna Bilbon
Ordu erditik ordu erdira bedeinkatzen dihardue Bilboko San Nikolas eleizan. Iluntzeko zortzietan izango da azken bedeinkapena eta, ondoren, Eukaristia ospatuko da.