#NorentzatNaz goiburuaren haritik, biltzarrean bokazino bereizketarako argibideak aurkitu eta eleiz egitekoagazko konpromisoa sendotu nahi da.
Partaidetza eraginkorra Bizkaitik
Hogeta bost lagun joan dira eleizbarrutitik, gazteak, helduak eta Confer Bizkaia erakundeko kideak, Esti Duran eta Juan Reyerok zuzentzen daben Bokazino Pastoraltzarako taldeak lagunduta eta sustatuta.
Aurretik, biltzarra prestatu izan dabe, “bokazinoen inguruan gogoeta eginez eta esperientziak batera jarriz, biltzarrera irekitasunez eta alkarrizketarako eta bereizketarako prest joateko”.
Biltzarrari hasiera emoteko, otoitz-ekitaldia izango dabe gaur. Bihar, zapatua, tailerrak izango dira, lekukotasunak eta gaueko jaialdia. Amaitzeko, domekaz, Eukaristia eta bialketa ospatuko dabez.
Misinoan hazteko eremua
Biltzarrean, Jainkoak gutako bakotxari egiten deuskun deiaren eta dei horri alkartean erantzuteko eren inguruan gogoeta egiteko aukera izango dabe.
Esperientzia honen inguruan gehiago jakiteko, web ofizialera jo: www.paraquiensoy.com