Martxoaren 5ean argitaratuko da Gasteiz, Donostia eta Bilboko gotzainek eta Tutera-Nafarroako artzapezpikuak idatzi daben pastoral idazkia. On Joseba Segura gotzainak lehenengo aldiz sinatuko dau baterako idazkia Bilboko gotzain lez. Aurrekoa 2020an argitaratu zan, ‘Zoriontasunak pandemia garaian’ izenburuagaz, gotzain laguntzaile zanean.
![Eleizbarruti arteko batzarra 2025](https://bizkeliza.org/wp-content/uploads/2025/02/Carta-pastoral-2.jpg)
Lau lurraldeetako bikario nagusiek be parte hartu eben batzarrean. Pastoral idazkiaren inguruan jarduteaz gainera, beste hainbat lan aztertu eben, esate baterako Jubileuari lotutako agenda eta Bilbao eta Donostiako eleizbarrutien sorreraren 75. urteurrena dala-eta, alkarregaz egingo daben ospakizuna.
Gogoetarako lagungarriak
Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmo sustatzeaz arduratzen dan taldeak lagungarriak aurkeztuko ditu datozan egunetan, egokitzat joten daben parrokia eta gainerako eleiz errealitateak horreez baliatu daitezan.