16-04-2024 Martes, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Egitasmoa ‘mezari’ lotuta
25.04.2023

Egitasmoa ‘mezari’ lotuta

Bilboko Eleizbarrutiak datozan urteetarako landu dauan ibilbide-orria ahalik eta eleiztar gehiengana helarazotea da Egitasmoaren sustapenerako taldearen asmoa. Ahalegin horretan, atzo Zornotzat batzartu zan taldekideek azaldu dabenez, "eta domekaz mezetara doan lagun askok prozesuan ez dauala parte hartu jakinda, informazino gehigarria eskainiko jake eta dei egin, eurenganatu eta garatu leiken ekintzaren bategaz konprometitu daitezan". Horretarako, agerkari berezia prestatu da, Alkarren Barri - Comunicación aldizkariaren erdiko orrialdeetan be argitaratuko dana, Egitasmoaren jardunbideen laburpena jasoz eta Pazko-aldian egitasmoari bultzada emotera deituz, proposatzen diran ekintzen arteko bat aukeratuz.

Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoa, hitzez hitz, “mezetara” eroan gura dabe, Bizkaiko ahalik eta kristau gehiengana iristea da-eta asmoa.

Ehunka lagunek landu izan dau dagoeneko datozan urteetan garatuko dan Egitasmoa aurretiko hausnarketetan parte hartu dabelako. Halanda be, kristau alkarteko beste lagun askok eta askok Eleizagaz daben lotura formal bakarra mezak dira. Hori kontuan hartuta,  gotzaina buru dauan Gotzain Kontseiluak ontzat jo eban Egitasmoaren sustapenerako batzordearen proposamena: lagungarri erraz batzuk prestatu mezetan banatu ahal izateko.

Argitaratu da Bizkaiko Eleizaren Egitasmoaren oinarrizko jardunbideak jasoten dituan agerkaria eta beronen bitartez dei egiten jake eleiztarrei ekintzaren bat eurenganatu eta Egitasmoa aurrera eroateko konpromisoa hartu daien. Jose Mari Kortazarrek, Clara Arzak, Edith Ulloak, Agustin Garciak, Elena Unzuetak eta Dorleta Alberdik osatzen daben batzordetik azaltzen dabenez, “apustu guztiak, nahiz eta txiki iruditu, handiak dira. Bakotxak, bere ahalmenen arabera, Egitasmoa garatzen eta paperetik egintzetara eroaten lagundu leike”.

Egitasmoaren karta-jokoa
Egitasmoaren taula eta kartak

Lagungarriak eskuragai dagoz gura dauanak hartu daizan, web orrialde honetan. ‘Alkarren barri’ aldizkariaren hurrengo alean be argitaratuko dira eta dei egin jake Pastoral Barruti eta parrokiei euren inguruetan zabaldu daien, mezan parte hartzen dauan ahalik eta lagun gehiengana heldu daitezan.

Txikiagoakaz lantzeko lagungarriak hemen

Lagungarri elebidunak, hemen

Egitasmoari lotutako hurrengo urratsak

Atzo, Egitasmorako Batzorde Teknikoko kide dan Manu Morenok egitasmoaren gaur egungo egoeraren barri emon eutsan Abade Kontseiluari.

Oraindik zabalik da Egitasmoa nork bere egin eta garatzeko irakurketaren emaitzak iraultzeko epea. Prozesu honetan, eleiz eremu bakotxa ibilbide-orrian jasotako ekintzetako batzuetan konprometitu egiten da.

Datozan egunetan, Batzorde Teknikoko eta Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluko kideek jasotako erantzun guztiak multzokatuko dabez. Bilketa-lana egin dondoren, proposamena landuko da prozesuan parte hartu daben pertsonek aurkeztutako azpimarra nagusiakaz. Kontseiluetan aurkeztu eta aztertu ondoren, ekainean, ohikoa danez ‘Goazen!’ ekitaldiagaz hasiko dan datorren kurtsoaren ildo nagusia ezagutzera emongo da.

Goazen!
Gotzaina 2022ko ‘Goazen!’ ekitaldian
El grupo dinamizador del Plan se reunió ayer en Amorebieta