15-07-2024 Lunes, XV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 2.000 legunetik gora Gorka Deunaren eguneko eskauten ospakizunean
24.04.2023

2.000 legunetik gora Gorka Deunaren eguneko eskauten ospakizunean

Bi mila lagunetik gora batu zan Bilbon, atzo -domeka-, Gorka Deunaren eguneko Bizkaiko eskauten jaian. Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuak "B plana" aktibatu eban, iragarritako eguraldia eskasa zan-eta. Horregaitik, jaia, aurreikusita egoan lez Avril mendian ez ezik, Begoñazpi ikastolan ospatu zan. 

Partaideek Bizkaiko Caritasen askotariko egitasmoak ezagutu ebezan, Eleizbarrutiko erakunde honen jarduera ezagutzera emoteko jarri eben hainbat standen bidez.

Bizkaiko eskautek ospatu eben jaian lagun zahar eta barriak alkartu ziran ospatzeko eta jai egiteko gogoz.

Sergio Buiza I. bikaritzako lurralde bikarioa izan zan buru Eukaristian. 

galeria ikusi (11)