20-04-2024 Sábado, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Asteburuan, misinoak eta musika buztartuta
24.04.2023

Asteburuan, misinoak eta musika buztartuta

Asteburuan, Misino-abestiaren 43. Jaialdia ospatu da Eleizbarrutian, “Muga bako kristauak” erakundearen eskutik. Estatuko 15 Eleizbarrutitik etorritako 600 lagun inguruk parte hartu dau ekitaldian. Zapatu goizez, Indautxu plazan alkartu ziran agintarien aldetik jaso eben harreragaz eta atzo emon eutsen amaiera jaialdiari, Santiago katedralean, On Joseba Segura gotzaina buru zala ospatu eben Eukaristiagaz. Argazkiak: hemen. Gainera, bariku arratsaldez, Bilboko Koral Alkarteak kontzertua eskaini eban Abandoko San Bizente Martiria eleizan, Euskal Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena ospatzeko. 

Goizean goiz, Estatuko hainbat lekutatik etorritako ume eta gaztez bete zan Indautxuko plaza, Misino-abestiaren jaialdian parte hartzeko. Jaialdiaren berrogeta hirugarren ekitaldia ospatu zan eta, lehenengo aldiz, Bilbon. 

Jarduerei hasiera emon aurretik partaideei ondo etorria egiteko ekitaldian parte hartu eben, besteak beste, Iñigo Zubizarreta Gizarte Ekintzarako Bilboko Udaleko zinegotziak; Feli Martin Misinoetarako Eleizbarrutiko ordezkariak; Irene Martin ‘Muga bako kristauak’ erakundeko presidenteak eta Delicia Cavadas eta Jose Javier Ruiz de Eguilaz aurtengo ekitaldiareren antolaketaz arduratu dan taldeko kideek. 

Zapatua

Goizean zehar, hainbat dinamika garatu eben, lekukotasunak be entzun ziran eta Juanjo Elezkano abade, musikari, abeslari eta misiolariak “No hay Fronteras” eta “Los pobres de la Tierra” abestiak kantatu ebazan. 

Argazkiak:

https://www.flickr.com/photos/68132755@N08/albums/72177720307732301
https://youtu.be/FhNPPYh0VoU
https://youtu.be/7tRMP2V5eKA

Arratsaldez, kantaldia ospatu zan. Hamabi talde inguruk kantatu eben leku bitan: eskolapioen eta salestarren ikastetxeetan.

https://youtu.be/LoFmaAEjJtE

Gauez, Argiaren Gaubelia egin eben Indautxuko Karmeneko Ama parrokian. Besteak beste, uztailean misiolari lez Filipinetara joango dan Jaione Lopez Elorrioko gazte laikoak bere lekukotasuna emon eban.

https://youtu.be/bYrqayVRCAI

Atzo -domeka-, jarduerari amaiera bikaina emoteko, Eukaristia ospatu zan jentez lepo egoan Bilboko katedralean. On Joseba Segura gotzaina izan zan buru eta “handitan amets egin” goiburuaren haritik zera nabarmendu ebanez, ametsek ez dabe “pribatu” izan behar, hau da, ez doguz bakarrik, beste inor barik bizi behar, ez dira “bakarrik norbere helburu eta xedeak lortzeko” izango. Bere esanetan, amesteko era hori “ez da Jesukristoren amesteko era. Jesukristok amets egiteko dinosku, baina Jainkoaren ametsean beti agertzen da lagun asko. Beti dago beste hainbat egoera, ez bakarrik nire bizitza, ez bakarrik nire buru itxia eta, batzuetan, bakarrik neure gautzetan arreta jarrita eta besteen egoera eta ardurak ahaztuta egoten dan nire bihotza. Jainkoaren ametsa, handia da eta bertan jente asko sartzen da”.

https://youtu.be/Rjb9wiAtBII

Eukaristia amaitu ondoren, oroigarria banatu jaken partaideei. Diseinuan, eta Eleizbarrutiaren omenez, bere jarduera osoan nabarmentzen ari dan “mila koloreko” arrosa-leihoa nabarmenduz. 

Koral Alkartearen kontzertua: “75 urte mundura zabalik”

Bestalde, bariku arratsldez Euskal Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurreneko kontzertua ospatu zan Abandoko San Bizente parrokian, Enrique Azurzak zuzenduta eta Ander Marzana piano-joleak lagunduta jardun ebanBilboko Koral Alkartearen  eskutik. 

Feli Martin Misinoetarako ordezkariak eta Mertxe Aguirre ordezkaritzako kideak aurkeztu eben ekitaldia. Bertaratu ziran guztiek zazpi hamarkadako historiaren erakusle diran panelen erakusketa ikusteko aukera izan eben. 

Hirurehun lagun inguru batu zan urteurrena ospatzeko antolatu diran ekitaldien artean sartzen dan kontzertuaz gozatzeko. Bilboko Koral Alkarteak emonaldi bikaina eskaini eban, honako autoreen piezak interpretatuz: Javier Busto, Maurice Durufle, Gabrel Faure, Johannes Brahms, Steve Dobrogosz, Francisco Madina, Aita Donostia, Gabriel Olaizola, Charles Colin, John Williams eta Carlos Guastavino.

Kontzertua misinoen urteurrena ospatzeko
Kontzertua misinoen urteurrena ospatzeko
Kontzertua misinoen urteurrena ospatzeko
Kontzertua misinoen urteurrena ospatzeko
Kontzertua misinoen urteurrena ospatzeko
Kontzertua misinoen urteurrena ospatzeko
Acto de acogida del Festival de la Canción Misionera