Bilboko Eleizbarrutiko lurralde -bikaritza- guztietan ospatuko da Jubileuaren gizarte alderdia deitutakoa. Ekimen honen bitartez, hainbat gizarte talderen zentroak ezagutzera deitu dira eleiztarrak. “Erromes joateko eta konpromiso eta itxaropenezko zeinua eskaintzeko” aukera izango da.
Egitaraua I. bikaritzan (Barakaldo) hasi eta III-VII bikaritzetan (Bilbao) amaituko da, azaroaren 15ean. Egun honetan, Pobreen Munduko Eguna ospatuko da.
Hauxe da deia: lurralde bakotxean egitasmoarne inguruko eleiza baten jentea batu eta handik erromes joan dalako ekimen hori ezagutzera.
Txalupa eta aingura
Leku bakotxean, lurraldeko errealitateari egokituta antolatu daitezan ospakizunetan, altara barrenean txalupa ipini, bertan lagun bakotxak paperean idatzita hartuko dituan konpromisoak izteko. Papera txalupan itxi ahala, aingura emongo da. Proposatutako alkarte zeinuak dira eta, lekuko erara, bikaritzaz bikaritza pasatuko dira azken ospakizuneraino.
Gida bakarra jarduera prestatzeko
Eleizbarrutiak lagungarriak argitaratu ditu bikaritza bakotxean Jubileuaren gizarte alderdiaren aurkezpena errazteko.
Lagungarriak: hemen
Elorrio, datorren kurtsoaren hasiera
Elorrioko basilikan ospatuko da Goazen 25 kurtsoaren hasierako ekitaldia. Irailaren 27ko jarduera horrek jubileu-sena izango dau.