Xabier Gomez fraile domingotarra, Sant Feliu de Llobregateko gotzain eta Migrazinoetarako Gotzainen Batzarreko saileko zuzendari izan zana, BIlbon izan da.
Xabier Gomezek abade eta diakonoen saioa gidatu eban eguenez: Pastoralgintza etorkinakaz.
Azkoitiakoa da eta Donostian egin zan abade 1994an
Martxoak 8, 7an ospatu
Martxoaren 7an, “Martxoak 8 Emakume” ekitaldia.
Emakume Langilearen Nazinoarteko Eguna dala-eta, Indautxuko Karmeneko Ama parrokian, On Joseba Segura gotzaina buru dala.
Hainbat arlotan jarduten daben emakumeak autortuko dabez, beste askoren izenean.
Txaro Dañobeitia, Ana Zugaza, Isa Matilla, Loli Asua, Consuelo Puente, Mari Carmen Hernandez, Goyi Rivera eta Belen Olarreta, autortuko dabez aurton.
Autorpen kolektiboa.
Bake topaketa
Bake Topaketaren XI. ekitaldia.
Zapatu goizez ospatu da Bake Topaketa, Gernikan.
Gogoan izan dira Eleizbarrutiaren 75. urteurrena eta Jubileua.
Jubiluari lotuta, oroimenaren ibilbidea egin da.
Alkarregaz bide egin nahi izan da, eragindako sufrimentua eta bakearen alde egindako guztia autortzeko.
Azkenean, On Joseba Segura gotzainak gogoan izan eban Frantzisko aita santua eta bere alde eskatu eban.
Joan María Uriarte
On Joan Maria Uriarte Goiricelaya Donostiako gotzain erretiratuaren heriotzaren urteurrenean, bere oroimenezko plaka ipini dabe Indautxuko Karmeneko Ama parrokian.
“Madre de Dios de las Escuelas Pías” kofradiaren ekimenez.
On Joan Mariaren laguntasuna eskertu gura dabe.
Jazotakoa jaso
“Jazotajoa jaso” bideoklipen lehiaketako sariak banatu dira.
San Fidel ikastolan, berak irabazi dau-eta lehiaketa.
#jazotakoajaso pic.twitter.com/oeLewi3VU5
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) February 21, 2025
Webaren bidez zuzenean ikusi ahal izan da sari-banaketa.
Jubileua
Itxaropenaren Jubileua
Hainbat erromesaldi egingo da Erromara
Bilboko Eleizbarrutitik martxoaren 24tik 28ra joango dira erromes, gotzaina buru dala.
Gainera, Jubileuaren gizarte alderdia ospatuko da.
Gizarte zentroak bisitatuko dira.
Martxoaren 22an, Caritas Bizkaia erakundeak kudeatzen dauan Barakaldoko gizarte jantokia.
Heziketa Corpus Christi parrokian
“Eleiza sutan?!” hizaldi saila.
Corpus Christi parrokiaren ekimen hau aspalditik garatzen da.
Erakusketa ibiltaria
Villaverden dago 75. urteurreneko erakusketa.
Eleizbarrutiaren bizitza jasoten dau.
Garizumako lagungarriak
Egitasmoaren sustapenerako taldeak prestatuta.
Garizumako bideak.
Fedea eta konpromisoa berrikusteko.
Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoari eskainitako sailean.
Hauxe da Astekoak, asteko barrien laburpena.