Ospakizunean, Santutxu PBak barne hartuko dituan talde eta alkarte guztiak aitatu ziran: Natibitatea, Begoñazpi, Maria Erregina, Covadonga, Iturribideko Andra Mari, Pauleko San Frantzisko eta Boluetako Santa Ana parrokiak; Berriotxoa (Menesianoak), Salbatore (Maristak), Begoñako Andra Mari (Karitatearen Alabak) eta Aingeru Goardakoak ikastetxeak eta Bidari eta Fokolarrak komunitateak.

On Joseba Segura Bilboko gotzainagaz Xabier Gomez Sant Feliu de Llobregateko gotzaina izan zan ospakizunean eta gaur egungo abade-taldea eta garai baten edo bestean Santutxuko alkartean jardun izan dauan hainbat abade.
Eukaristiaren ostean, eleizaren kanpoaldean topa egin eben PB barriari etorkizun oparoa opatuz.