Bizkaiko filipinar alkarte katolikoa domekero batzen da 17:00etan, Eukaristia ospatzeko Romoko San Jose parrokian. A. Julio Santiago lagun dabela, arrosarioa errezatzen dabe lehenengo 16:30etan eta ostean, tagaloz, ingelesez eta gaztelaniaz ospatzen da meza.
Txinatar eta afrikar mezak
Beste alde batetik, datorren domekaz, martxoak 2, domekero lez, txinatar alkarteak meza ospatuko dau Bilboko Karmeneko Ama parrokian, 17:30etan. Afrikar alkartearen eleizkizuna (hilaren lehenengo domekaz), San Anton parrokian izango da, 12:30etan.
Meza latinoamerikarra
Alkarte honek Miribillako Santa Maria Josefa parrokian ospatzen dau Eukaristia hilaren azken domekaz. Joan dan domekako argazkiak: