Honako honegaz batera aurkeztutako bideoan, Consuelo Puentek 1973an hasita Bilboko eleizbarrutian egiten diharduan ibilbidearen ingurukoak azaldu ditu. Urte horretan, Jakinbide eleizbarrutiko liburu-dendan hasi zan lanean. Azaldu dauanez, “Henao kalera joan ginen, Gotzaitegia egoan lekura, hirugarren pisura. Zazpi urte inguru emon genduzan bertan etan handik Colon de Larreategi kalera lekualdatu ginan”. Hamabost urteren buruan, gaur egun dagoan lekura, Ledesma kalera, lekualdatu zan liburu-denda.
Consuelo Puentek kulturaren arlotik ebanjelizatzaile izan diran emakume guztien izenean jasoko dau autorpena.
Urte askotan, Consuelo erreferente izan da gure Eleizbarrutian liburu erlijiosoen eta gainerako liburuen inguruan kontsulta egitea behar izan daben guztientzat. Emakumeen eta liburu erlijiosoen arteko lotura -teologoak, biblistak…- nabarmendu dau. Bere esanetan, “bistakoa da, liburu-dendan aurkitu daitekeen kopuruari begiratuta”.
Gainerako omenduak
Daniela Areli Arriaga Martínez, orain dala 32 urte Ciudad de Mexicon jaio zana. Kimikaria, botikaria eta biologoa, Norai alkarteko kide da. Danielak sormena garatzeko tailerrak gidatzen ditu ahuleziazko egoeran dagozan familietako txikientzat. Karrantzan garatu gura dauan garapen-egitasmoren bat be badau eskuartean.
Txaro Dañobeitiak liturgian, ospakizunak zainduz, Jaunaren eguneko eleizkizunak gidatuz, jarduten daben emakumeei jarriko deutse aurpegial
Ana Zugaza, Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluko lehenengo emakume presidenteordea eta eleizbarrutiko batzar nagusiaren kontalariak ardurakidetasun eta aitzindaritzazko egitekoetan dagozan emakumeen izenean jasoko dau autorpena.
Misinoko lurraldeetan heziketaren bidez munduaren eraldaketan lagundu daben emakumeak ordezkatuz jasoko dau autorpena Ekuadorren irakasle eta misiolari dan Isa Matillak.
Loli Asua, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle, Eleizbarrutiko Pasatoral Kontseiluko kide eta Fede eta Zuzentasuna komunitateko kideak be jasoko dau autorpena ekitaldi honetan, heziketan agertutako konpromisoagaitik.
Mari Carmen Hernandez bake eta adiskidetzerako batzordeko biktimen taldeko kide eta arlo soziopolitikoan konprometitutako emakumea eremu horretako emakume guztien izenean autortuko dabe.
Goyi Riverak gizarte-karitate arloko emakumeen izenean jasoko dau autorpena, osasun pastoraltzako eta Caritas Bizkaia erakundeak kudeatzen dauan Hargindegi zentroan boluntario izateagaitik.