Honan eratu dabe erretoria: zapatuz, otoitz-proposamen bi izango dira, banakako tartea eta partaide guztiek alkarregaz kafea hartzeko eta bazkaltzeko tartea. Gauez, mesedetako monjek gidatuko dabe otoitzaldia eta bertan egunak emon dauan guztia batera jarriko da. Domekaz, lekukotasunak entzuteko, gogoetak batera jarteko eta Eukaristia ospatzeko aukera izango da.
Gabriel Otalora eta Jose Mari Kortazar
Gaztelaniazko otoitz-uneak Gabriel Otalora laiko eta sinodo seneko Eleizaren aldeko Gobela-Galea Pastoral Barrutiko (PB) taldeko kideak gidatuko ditu eta euskerazkoak Jose Mari Kortazar eleizbarrutiko abade eta V. bikaritzako lurralde bikarioak.
Egonaldia, mantenu osoagaz, 55 euro izango da eta 20 bakarrik zapatu arratsaldera arte egon ezkero. Ondorengo orrialdean emon daiteke izena eta sarrera egiteko kontu-zenbakia eskuratu: hemen.
Gehiago jakiteko: 688722780
“’Jaunak maite dauala sentitzen dauanak neurrigabe maitatzen dau-eta’. Erretiroaren goiburu honek gutako askoren esperientzia agertzen dau, maitasunezko sentimentua, Jainkoagaz batera izatera eta egitera garoazana. Gure eguneroko bizitza gidatzen dauan maitasun horregaz bat egiteko astia izan gura dogu”.