Asuak gogoratzen dauanez, 70eko hamarkadan, parrokian ez egoan ez heziketarik ezta katekumenotzarik be. “Lehenengo urratsak Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuaren (ETPI) eskutik emon genduzan, Joaquin Perearen laguntzagaz”. Bere esanetan, eklesiologiari buruzko heziketa-gaiak prestatu ebezan eta hainbat kurtsotan hareekaz jardun eben. Ondoren, parrokietan helduen katekumenotzarako taldeak eratu ziran. Bere esanetan, “teologia ikasten hasi nintzan -1985etik-1992ra- eta egundoko esperientzia izan zan”.
Lolik nabarmendu dauanez, beretzat eta bera mobidu izan dan inguruan, teologia-heziketa guztik txertatuta dago norberak bizi dauan une historikoan.
Bidean lagun izan dauan hainbat emakume dau gogoan, esate baterako, Ana zugaza, Carmen Bernabe edo Pili de MIguel. “Emakumeen Europako lehenengo sinodoan, 1996an, kristau emakumeen erakundea sortu genduan: Arnasatu. Munduko emakumerik feministenek ez ginduezan ulertzen. Gaur egun bai, jakina, lotura onak doguz. Gaur egun beste mobimentu bat dago, ordukoak bere momentua izan eban, eta oraingoa, Gure hitza, Asociación de mujeres cristianas da”.