Ekuadorren 40 urte inguru daroazan Matillak azaldu dauanez, alkarteakaz jarduten dau eta baita heziketa pastoraltzan ge. “Unibertsitatean dihardut, nekazaritza eta abeltzaintzako unibertsitatean, batez be heziketa pastoraltzan, emakumeei laguntzeko bitartekoakaz, batez be umeak dabezan emakume ikasleen alde, umeen zaintzarako etxe baten bidez”. Gainera, lagun egiten deutse herri eta herritartasunen talde bati.
“Lurralde eder honetan, sufrimentua hedatuta dago eta lurralde hau misinoko lurralde da gaur egun be. Dei egiten dot, hainbeste lan egin ondoren, urte luzez hemen egon dan hainbeste jenteren ondoren, hona etorri gura dauana etorri daitela, jentea animatu daitela hona etortera” (Isa Matilla).