12-03-2025 Miércoles, I semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Caritas Euskari erakundeak “Topaki 2025” ospatuko dau zapatuz, Bilbon
11.03.2025

Caritas Euskari erakundeak “Topaki 2025” ospatuko dau zapatuz, Bilbon

Caritas Euskadi erakundeak sustatzen dau "Topaki" boluntarioen topaketa,eta eleizbarrutiak txandaka arduratzen dira antolaketaz. Aurton, Bilboko eleizbarrutian izango da, goizeko 10:00etatik aurrera, Musikazaleen Alkartean (Marques del Puerto, 4). Bilbon, 2022an ospatu zan azken topaketa eta Patxi Fano irudigileak gidatu eban. 

“Topaki” Caritasen esperientzia eta gizarteko norbanako eta gizatalderik ahulenentzako alkartasunaren aldeko lana agertzera emoteko aukera da.

“Topaki ekimenak laguntza izan gura dau gizarte inklusibo eta batua eraikitzen erronkari giza duintasuna lehenetsiz ahalik eta ondoen erantzun deiogun”.

Egitaraua:

Maite Sebal Caritas Euskadi erakundeko presidentearen agurraren ostean, On Joseba Segura Bilboko gotzainak eta Mavi Laiseca Caritas Bizkaia erakundeko koordinatzaile nagusiak hitz egingo dabe. 

Ana Abril eragin politikorako Caritas Espainiako taldeko koordinatzaileak eskainiko dau berbaldi nagusia: “Itxaropenetik lagun eginez”.

“Etorkizuna musikatan” taldeak girotuko dau ekitaldia.