14-03-2025 Viernes, I semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Jose Bernardo Gonçanves da Silva abadea hil da: “Itxaropena karta eta isiluneen artean”
14.03.2025

Jose Bernardo Gonçanves da Silva abadea hil da: “Itxaropena karta eta isiluneen artean”

Atzo -eguena- hil zan Bilbon Jose Bernardo Gonçanves da Silva eleizbarrutiko abadea 98 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna datorren martitzenez, martxoak 18, ospatuko da, 18:30etan Arizeko parrokian, non "Don Jok" 50 urte inguru emon ebazan. 

Jose Bernardo Gonçanves da Silva, Sande-Bragan (Portugal) jaio zan 1926ko abenduaren 11an, baina txikitatik bizi izan zan Sestaon, bertan hazi zan eta bertakoa zala esaten eban.1952ko maiatzaren 31an egin zan abade Bartzelonan eta Sopuerta (Kurutze Santua) izan zan pastoralgintzan aritu zan lehenengo lekua, hain zuzen be ekonomo lez Labarrietan. 1960an, Bilboko San Frantzisko Xabier parrokiara bialdu eben abade lagunkide lez eta urte bi emon ebazan bertan; ondoren, Deustuko San Pedron emon ebazan hilabete batzuk, Arangoitiko arduradun lez. Hortik Basauriko Arizera bialdu eben eta 50 urte inguru emon eban bertan, 30 urte Edurretako Andra Mari eta San Fausto parrokiako abade lagunkide lez. Erretiroa hartu ondoren be, luzaroan bizi izan zan Arizen San Bizente abade-etxera joan zan arte. Orain Erruki-etxean bizi izan da eta hantxe hil da. 

Jose Bernardo Gonçalves da Silva

Jose Luis Iglesias Meilan (Pepelu) abadeak beragaz jardun eban pastoralgintzan Basaurin aldi batez eta berba honeek eskaini deutsaz: 

Don Jose, esperanza entre naipes y silencios:

Se apagó don José,  

cura gris de Ariz-Basauri,  

treinta años en Las Nieves  

y otros tantos de memorias:  

su vida, un surco lento  

entre homilías y auroras.  

Madrugaba a la parroquia  

—crujían sus pasos en el frío—  

despacho, misa, café solo,  

y el metro que traía historias  

de barrios con sueño y heridas.  

Luego, cuando el cuerpo dijo «alto»,  

se refugió en San Vicente:  

ventana al jardín, rosario en el pecho,  

y Conchi, fiel como el alba,  

llevándole el pan tierno y el respeto.  

Reservado, de voz escasa,  

no quiso coros ni altares.  

Prefirió el rumor del juego,  

las rondas de cartas en el bar,  

donde un as bien guardado  

pagaba el vino de los pobres.  

En las meriendas, compartía  

silencios y membrillo;  

en los duelos, su mano era un puente  

entre el llanto y el consuelo.  

Visitó pueblos con nombres de cielo,  

llevando en su zurrón gastado  

un misal y un dado antiguo.  

Y aunque la vista se le nubló,  

siguió escribiendo en papeles  

verdades como pan recién horneado:  

«Dios no es fuego, es brasa,  

se esconde en la esquina rota  

donde un niño encuentra una moneda».  

Murió como un otoño sereno,  

sin trompetas ni reclamos.  

Hoy Las Nieves guarda su huella:  

tres décadas en los bancos de roble,  

homilías breves que aún germinan,  

y un naipe olvidado en el sagrario.  

“Peregrino de esperanza”,  

su jubilación fue un remanso:  

ni mármol, ni oro, ni himnos.  

Solo el té de Conchi en la tarde,  

un «gracias» con voz quebrada,  

y el jardín de San Vicente  

donde aprendió a soltar amarras.  

Treinta años de trigo y nieve,  

treinta más de raíz callada.  

Descansa, cura de retaguardia…  

“ganaste la partida más larga”.

Pepelu

Ulerkorra eta aholkulari ona

Pepeluren idazkian, “Conchiren” izena agertzen da. Conchi Gutierrezek azkeneraino lagun egin eutsan eta zaindu eban beretzat “Don Jo” zana. Ama eta amama dan emakume honek senidetzat eban hil barri dan abadea.

Arangoitin ezagutu eban hirurogeiko hamarkadan, gurasoek pelukeria zabaldu eta abade bati deitu eutsenean lokala bedeinkatzeko. Jose Bernardo Gonçanves izan zan abade hori eta harrezkero sendiak hartu-emon estua izan eban beragaz. 

Jose Bernardo Gonçalves da Silva
Jose Bernardo Gonçalves da Silva eta Conchi Gutierrez

Gero, hainbat urtez, nahiz eta hartu-emona izan, gitxiago ikusten eben alkar. Conchi ezkondu egin zan, familia osotu eban eta 1980ra arte ez ziran barriro alkartu. Orduan, Conchi eta bere sendia Arizera joan ziran bizitzera eta han “Don Jo” ari zan abade-lanetan.

Jose Bernardo Gonçalves da Silva
Jose Bernardo eta Conchi

Conchiren esanetan, Jose Bernardo “buru-belarri aritzen zan. Pertsona osoa zan, ez dot sekula bera moduko beste inor ezagutu”. Bere prestasuna nabarmendu dau: “beti egoan parrokiako kideen hutsuneak betetzeko edo edozeini laguntzeko prest”. Aholkulari ona eta ulerkorra zala be esaten dau: “ez egoan hoberik. Benetan zorionekoak gara bera ezagutzeko aukera izan dogulako!”.

Goian bego!

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Heriotza-oharra