Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bikario nagusia Garizumako berbaldietan, Gobela-Galean
18.03.2025

Bikario nagusia Garizumako berbaldietan, Gobela-Galean

Kerman Lopez eleizbarrutiko bikario nagusiak jardungo dau bihar -martxoak 19, eguaztena-, Gobela-Galea Pastoral Barrutiak (PB) antolatu dituan Garizumako berbaldietan. Hain zuzen be, "Jubileu Urtea 2025" gaiaren harira hitz egingo dau. Biharko berbaldia zein gainerakoak Algortako Hirutasun Santua parrokian izango dira 19:30etan. 

“Limosna. Jubileo Social. Argia” goiburuaren haritik jardungo dau Manu Moreno Karitate eta Zuzentasunerako eleizbarrutiko ordezkariak Martin Baraiazarra fraile hirukoiztarragaz batera martxoaren 26an, eguaztenez. 

Garizumako hurrengo saioak apirilean izango dira. Hilaren 3an, “Otoitza. Otoizaldia” goiburuaren haritik, Suesako monja hirukoiztarren eskutik eta hilaren 8an, “Bihotz-barritzea. Begiradaz aldatzea”, Carlos Bargos Bilboko eleizbarrutiko idazkari nagusiaren eskutik. 

Garizumako berbaldiak Goela-Galean
La parroquia de los Trinitarios de Algorta fue el marco |de la ordenación de Koldo Alzola