Bilboko Eleizbarrutiak eta Caritas Bizkaia erakundeak kanpaina bateratua hasi dabe. Ahuleziazko egoeran dagozan norbanako eta gizataldeen bizitza hobetzea aukeratzeko gonbitea egiten dabe.
Bizkaiko Ogasun sailak keinu bakar baten bidez, `Eleiza katolikoa eta beste gizarte helburu batzuk´ laukia markatuz, diru ekarpena bikoizteko aukerea emoten dau. %0,7 Bizkaiko Eleizearentzat eta beste horrenbeste, Caritas erakundealakoentzat.
Jose Miguel Erdozain, Bilboko Eleizbarrutiko gerenteak parrokia guztietara bialdutako gutun baten `norbaiten alde´ egiteko deia egiten dau eta X bakarra markatuz, laguntzea gehitzeko. Era berean, zera gogoratzen dau: datu pertsonalak atalean ezer aukeratzen ez bada, “IFEZ-IRPFaren %1,4” ez dala Aurrekontu Orokorretan aktibatzen.
Eta zuk, aukeratu dozu?
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) March 26, 2025
Y, tú ¿qué eliges? @caritas_bizkaia @Xtantos #TuDecisiónSuFuturo #AukeratuEtorkizuna pic.twitter.com/HQO1lltIeg
Datuak berrikusteko deia
Egun batzuk barru, errentaren autorpena egiten dabenek Ogasun Sailetik bialdutako behin-behineko emaitzaren zirriborroa jasoko dabe. Eleizbarrutitik eta Caritas Bizkaia erakundetik datuak berrikustera animatzen da eta ekarpena bikoizteko dagoan aukera hori ez galtzera.
Erdozainek errentaren autorpena lehenengo aldiz egingo dabenei zuzentzen jake gogoratuz “ekarpena bikoizteko eta diru-kopuru esanguratsua zertara zuzendu erabakitzeko“ aukerea dabena.
Konpromisoaren alde
X bakarra markatzea keinu askea eta doakoa da. Ez dau errentaren autorpenaren ekonomia-emaitza aldatzen, baina markatu ezkero, laguntza bi emotera konprometitzen da.”Mundu hau Jesusen mezuaren arabera aldatzen lagunduko dozu”, dino Jose Miguel Erdozainek Eleizbarrutira zabaldutako gutunean.
Eleizbarrutiaren egitekoa ezagutzeko ibilpidea
Bilboko Eleizbarrutiak bat egin dau Espainiako Gotzain Konferentziatik Eleizearen lana ezagutzera emoteko hasitako kanpainarekin. 60 ibilpide antolatu dira Eleizbarruti ezbardinetan, baita Bizkaikoan be.
Ibilpide honeei esker, parte hartzaileek Eleizbarrutiak aurrera daroazan ekintza sozialak eta pastoralak ezagutzera emoteko aukerea egongo da.
Ibilpide honeek egin gura dabezenentzat webgune bat jarri da abian. Apirilaren 10era arte emon daiteke izena hemen