24-04-2025 Jueves, I semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Lurralde Santuaren Adiskideak Bilbao” alkarteak web barria eta hurrengo erromesaldiak aurkeztu ditu
03.04.2025

“Lurralde Santuaren Adiskideak Bilbao” alkarteak web barria eta hurrengo erromesaldiak aurkeztu ditu

Lurralde Santuaren Adiskideak Bilbao alkartearen web sortu barria aurkeztuko dogu. Besteak beste, antolatzen dabezan erromesaldien inguruko barriak jasoten ditu, esate baterako: ibilbide zehatzak, aurreko prestaketa, egitarauak eta Lurralde Santuaren inguruko liburu eta artikulu interesgarriak. Orrialde oso interesgarria da, lurralde hori ondo ezagutzen daben pertsonek kontu handiz landu dabena eta bitarteko egokia lurralde hori ezagutu gura dabenentzat. Weba: hemen. Gainera, erromesaldi bi iragarri dabez bertan: 2025eko uztailaren 6tik 13ra egingo dana eta 2026ko apirilaren 13tik 19ra edingo dana. Gehiago jakiteko: hemen.

Javier Martinez Suescun eleizbarrutiko abadea da “Lurralde Santuaren Adiskideak Bilbao” alkartearen eragileetako bat eta ohikoa da bera Lurralde Santura egiten diran erromesaldietan partaide izatea. 

2009tik hasita egiten dabez erromesaldiak, beti 54 laguneko taldeagaz, hango autobusek leku horreek dabez-eta. Bitan geratu dira egin barik: pandemian, 2019 eta 2020an eta Israelen eta Palestinaren arteko gerran, 2023 eta 2024an.

“Bilboko eleizbarrutiko hainbat parrokiatan txertatutako kristauak gara; gura dabenei Jesus barri ona zabalduz ibili zan leku eta bideetatik joaten, gure fedearen sustraietara bueltatzen laguntzeko prest gagoz”.

Urteotan, bostehun lagun baino gehiagojoan da Lurralde Santura “Lurralde Santuaren Adiskideak BIlbao” alkarteare eskutik, “istorio eta bizipen ahaztezin ugari izanez, bakarka eta taldean”

Erromesaldiak Lurralde Santura Bilbao