19-04-2025 Sábado, semana - semana santa
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Gotzaina izango da buru katedralean, Aste Santuko ospakizunetan
12.04.2025

Gotzaina izango da buru katedralean, Aste Santuko ospakizunetan

On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru izango da Santiago katedralean ospatu daitezan Aste Santuko eleizkizunetan eta zuzenean jarraitu ahal izango dira web honetan eta Radio Popular-Herri Irratian.

Bihar, Erramu-domeka, gotzaina izango da buru Santiago katedralean 12:00etan ospatuko dan Aste Santuko lehenengo eleizkizunean.

Eguen Santuz, apirilak 17, Krisma-mezan, 11:00etan eta Jaunaren Afariko eleizkizunean, 18:00etan.

Apirilaren 18an, Bariku Santuz, Jaunaren Nekaldiko ospakizuna 18:00etan izango da.

21:00etan hasiko da Zapatu Santuko -apirilak 19- Pazko-gaubeila.

Eta Pazko Egunez, Pontifize Meza izango da bedeinkapen apostoliko eta parkamen osoagaz, 12:00etan.