24-04-2025 Jueves, I semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Amazonaseko Eleiz Biltzarreko presidenteordea, Bilbon
23.04.2025

Amazonaseko Eleiz Biltzarreko presidenteordea, Bilbon

Datorren astelehenean, Mauricio López Amazonaseko Eleiz BIltzarreko presidenteorde, osoko giza garapenerako Dikasterioko eta Sinodo-seneko Eleizaren aldeko Sinodoko talde metodologikoko eta bideratzaileen taldeko kide eta PUAM Amazonaseko Unibertsitate-programako zuzendariak gure eleizbarrutia bisitatuko dau. Mauricio Lopez Frantzisko Aita Santuaren gertuko gizona izan da honen aitasantutza-aldian.

“Sinodo-seneko Eleizari buruzko Sinodoa. Langaiak eta aukerak lekuko Eleizarentzat” goiburuaren haritik jardungo dau Mauricio Lopezek datorren astelehenez, apirilak 28, 19:30etan, Barria eraikineko areto nagusian (Plaza Barria, 4. Bilbao)

(19:00etarako AURREIKUSITA EGOAN, BAINA 18:00ETAN AITA SANTUAREN ARIMAREN ALDEKO HILETA OSPATUKO DANEZ BEGOÑAKO BASILIKAN, ORDU ERDI ATZERATU DA GURA DABENEK BATERA ZEIN BESTERA JOATEKO AUKERA IZAN DAIEN). Mauricio Lopezek hiletaren ostean berbaldia eskaintzea gura dau “Amazonasi eta Sinodo-seneko Eleizari buruzko Sinodoen” bultzatzaile izan dan Frantziskoren omenez. 

Mauricio Lopezek aita santua bera kide eban prestaketa-batzordean esku-hartu eban Amazonasi buruzko Sinodoan. Talde handigaz batera, Instrumentum Laboris dalakoa osotu eben ekarpenen sistematizazinoa koordinatu eban. Auditore ofiziala be izan zan, eta zuzenean jardun eban zirkulu txikietan, lurralde esperientziatik eta alkarte bereizketatik ekarpena eginez.

Sinodo-seneko Eleizari buruzko Sinodoan, aditu eta bideratzaile lez parte hartu eban zirkulu eta mahai-inguruetan, aldi kontinentaletan lagun eginez, lan-indar arduratsuaren eta Hego Amerikako eta Karibeko prozesuko laburpenen koordinatzaile lez.

Bilbon eskainiko dauan berbaldian, Sinodoan antzemandakoari, han sortutako langaiei lekuko Eleizan jarraipena emoteko bideen inguruan jardungo dau.

Mauricio Lopez
Mauricio Lopez

Martitzenez, Arrupe Etxean

Martitzenez, Mauricio Lopezek Arrupe Etxean eskainiko dau berbaldia, 19:00etan, “Eleizaren esperientziak bihurtze ekologikoan. Giltzak amazoniar esperientziatik eta lurraldeetako eleiz sare globaletatik” gaiaren inguruan.

Aukera ona da bihurtze ekologikoaz hitz egiteko, “horregaz konprometituta dagozan Eleizen esperientzia ezagutuz”.

Mauricio Lopezen berbaldia
Mauricio Lopezen berbaldia
Mauricio López

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: ETPI