28-04-2025 Lunes, II semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Meza ETBan, Gernikako Andra Mari eleizatik
27.04.2025

Meza ETBan, Gernikako Andra Mari eleizatik

Gaur eta datozan hiru domeketan, Euskal Telebistak Gernikako Andra Mari parrokiatik emongo dau meza. Jesus Llarena parroko eta Liturgiarako ordezkaria izango da buru Eukaristietan. Eskola Kristo taldeak eta Rosa Eriz organistak lagunduko dabe liturgian. Eukaristia honetan eta aita santu barria izendatu arte eleizbarrutian ospatuko diranetan, Aulki Santua hutsik dan bitartean erabilteko prestatu diran liturgia lagungarriez baliatzeko eskatu da. 

Urtero lez, Gernikako bonbardaketa gertatu zan apirilaren 26aren inguruan, Gernikak munduko albistegietan agertzen dihardu. Aurton, gainera, Nazino Batuetako Zibilizazinoen Itunak (UNAOC) eta Religions for Peace dalakoek baterako ekimena aurkeztu abe bertan. Bilboko gotzainak ekitaldiari hasiera emon eutsan mahai-inguruan parte hartu eban barikuz. 

Atzo, Mons. Roman Walczak Vatikanoko Nuntziatura Aposotolikoko kontseilariak ekitaldiaren hasiera ofizialean parte hartu eban: «Un Grito por la Paz, el Fin de las Guerras y el Respeto a la Legalidad Internacional». Herri, eleiz eta gizarte arloko aitzindariek parte hartu eben.

Mezak ETBan

Gaur, eta datozan hiru domeketan, ETB1etik euskeraz emoten dan meza Gernikako Andra Mari eleizan ospatuko da. Emonaldi hau eleizbarruti artekoa da eta Donostia, Gasteiz eta Iruña-Tuterakoakaz koordinatuta eskaintzen da. ETBak lurraldeotan emititzen dau eta txandaka emoten dabe leku batetik edo bestetik, oraingoan, Bilboko eleizbarrutiaren ardurapean. 

Areto-eleiza

Gernikakoa, areto-eleiza da eta Bizkaian, Bilbon, Elorrion, Aulestian, Galdakaon eta Foruan dagoz honako tenpluak.

Bilduma honetan bisitatu daitekez tenpluak klik eginez.

Interior de la iglesia Andra Mari de Gernika.