28-04-2025 Lunes, II semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Misino-sendiak” Urkiolan dau hitzordua
28.04.2025

“Misino-sendiak” Urkiolan dau hitzordua

Datorren eguenez, maiatzak 1, Gasteiz, Donostia eta Bilboko eleizbarrutiek misino-ekitaldia ospatuko dabe Urkiolan. On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoen gotzain ordezkaria izango da buru santutegian ospatuko dan Eukaristian. 

Hasteko, Conchi Marcos bere emazteagaz batera Urkiolako santutegiko ardura dauan Felix Morenok bertaratutakoei abegi egingo deutse eta ondo etorria adieazo.

Ondoren, ordezkaritzek aurton egindako lana aurkeztuko dabe eta Eukaristia ospatuko da. Lagunetxen egingo dan bazkariak emongo deutso amaiera jardunaldiari.

Manuel Heredia, ordezkari barria

Bilbon, orain dala lau hilabete Manuel Herediak 14 urtez ordezkari izan dan Feli Martinen lekua hartu eban Misinoetarako eleizbarrutiko arduradun lez.

Urkiola