10-05-2025 Sábado, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Asteburuan, kontzertuak Abadiño, Durango eta Begoñan
10.05.2025

Asteburuan, kontzertuak Abadiño, Durango eta Begoñan

Gaur -maiatzak 10, zapatua-, Bilbao Hiria Nazinoarteko Organo-jaialdiari hasiera emongo jako Frantziako Tolosako kontserbatorioko organo-irakasleak Begoñan, arratsaldeko 20:00etan eskainiko dauan kontzertuagaz. Beste alde batetik, Durangoko Orfeoiak -abesbatza eta ganbara-orkestrak Abadiñon eta Durangon jardungo dau asteburuan.

Gaur -maiatzak 10, zapatua-, Yoann Tardivel organistak emongo deutso hasiera Bilbao Hiria Nazinoarteko Organo-jaialdiari Begoñako basilikan. Frantziako Tolosako kontserbatorioan irakasle dan musikari honek XX. eta XXI. gizaldietako musika interpretatzen dau batez be bere emonaldietan. Sarrera doan izango da leku guztiak bete arte. 

Yoann Tardivel

HItzordu bi Durangaldean

Durangoko Orfeoiak gaur arratsaldez jardungo dau 20:00etan, Abadiñoko eleizan eta bihar, domeka, maiatzak 11, 19:00etan, Durangoko basilikan. Baten zein bestean, Fernando Urain Oñederrak zuzenduko dauan orfeoiak Antonio Vivaldiren (1756-1791) Aintza (RV 589) interpretatuko dau. Orfeoiagaz batera, Mireia Aranzabal eta Irene Lasa sopranoek eta Ainhoa Garcia eta Amaia Basauri kontraltoek abestuko dabe.

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Kontzertua, Musika